EGUNGO euskal komikiaren historiaizeneko lana argitaratu du EHUk,euskal komikiaren historia literarioaosatzeko bidean lehen urratsa.Iratxe Retolaza EHUko irakaslea izan dakoordinatzailea. Bere esanetan, euskal komikigintzangertatu den aldaketarik handiena“sarea” sortu izana da.

XX. mendearen hasieratik gaur egunerainoeuskal literaturak izan duen bilakaera aztergaiizan duzue bilduman. ‘Egungo euskal komikiarenhistoria’ izenburukoa izan da zortzigarreneta azken liburukia. Zeintzuk dira ondorionagusiak?

Gure asmoa izan da euskal komikiaren ibilbideareninguruko mugarri zenbait ikusgarriegitea, katebegi batzuetan arreta jartzea.Gertakari artistiko bat kate historiko bateankokatzeko ariketa egiten denean, hainbat galderasortzen dira. Euskal komikiaren kasuan,ibilbide historikoaren berri emateko zailtasunhauek topatu ditut: batetik, komiki ekarpenasko ez dira argitalpen-gune errotuetanhedatu, eta, beraz, zail izaten da argitalpenalternatibo horiek eskuratzea. Bestetik, kulturkritikak oso gutxi jorratu du komikigintzarenesparrua, eta askotan kultur kritikadugu gertakari artistikoak une jakin bateankokatzeko bitartekoa, edo harreraren berriizateko neurri bat.

Euskal literaturatik heldu diozue komikiari etabi esparruen arteko hartu-emanak izan dituzuehizpide. Zer nolako hartu-emana izan da urtehauetan guztietan?

Askotarikoak izan dira literaturaren etakomikiaren arteko harremanak. Kasu batzuetan,literatur eragileak izan dira komikisorkuntzaeta komiki-argitalpenak sustatudituztenak. Komiki-argitalpenak sustatzeazgain, literaturgile askok komiki-sorkuntzanjardun dute. Gidoigintzan, bestalde, idazleaskotxo aritu dira aldizkarietan, albumetanzein liburuetan: besteak beste, Harkaitz Cano,Edorta Jimenez, Anjel Lertxundi, Eider Rodriguez,Yurre Ugarte, Iban Zaldua. Beste kasugutxi batzuetan, idazleak edo bertsolariakilustrazio-egile izan dira, eta bi eremu horietanjardun duten horiek komikigintzara erehurbildu dira: esaterako, Bitoriano Iraola XX.mendearen bukaeran, edo XXI. mendeanUnai Iturriaga eta Unai Gaztelumendi.

Gainera, askotan literatur testuak egokituegin dira eta komiki-aldaerak egin dira. Adibidez,Asisko Urmenetak hartu izan du bidehori askotan: batzuetan, euskal literaturakoklasikoen komiki-bertsioak egin ditu, testuenberrirakurketak eginez, satiraren bidetik; etabeste batzuetan, Arturo Campionen legendakbihurtu ditu komiki (Erraondo, PedroMari, Gartxot). Gaur egun, beste bide bat erezabaldu da, komikigintzaren esparruan askojorratu dena, baina, euskal kulturan gutxiagolandu dena: komiki-biografiak. AdurLarreak Aresti BioGrafikoa (Erroa, 2015)komikia argitaratu zuen.

Zeintzuk dira komikigintzaren inguruko ildoberriak?

Bi ildo berri gailentzen direla iruditzen zait,betiere literatur eragile baten ikuspegitik.Batetik, liburu formatuan argitaraturikokomikiek gora egin dute, eta horrek ikusgarritasuneanlagundu du, baina, batez ere, etagarrantzitsuagoa dena, komiki-egitasmogaratuagoak aurkezteko aukera eman du.

Bestetik, diziplinartekotasunaren ikuspegitik,azken urteotan euskal komikiak joeraberri zenbait garatu ditu. Musikarekin harremanestua izan du euskal komikiak 70ekohamarkadatik, eta asko izan dira komikiraeraman diren kantuak. 80ko hamarkadanere, fanzineetan musikari eta komikiari egitenzitzaion lekua, kontrakulturaren bi adierazpideizanda, elkarren ondoan, eta elkarrieraginda garatu zirelako. Azken urteotan,diziplinarteko bideek beste urrats batzuk egindituzte. Adibidez, asko sendotu da bertsolaritzareneta komikiaren arteko zubi-lana.

Bertsolari aldizkariak 2009. urtetik aurrerakomiki-zintak argitaratzeari ekin zion, eta,harrezkero, bide horretan urrats sendoakegin dira. Halako urratsak, euskal kulturakoesparru artistiko ezberdinen arteko zubiakeraikitzeko lagungarriak izan dira, elkar elikatzekoeta sareak egiteko.

Esan daiteke euskal komikigintza gorakadaizaten ari dela gaur egun?

Nire ustez, euskal komikigintzan gertatu denaldaketarik handiena da sarea sortu dela.Xabiroi aldizkariko kideek egindako lanariesker, sareak asko indartu dira: komikigileenartean, belaunaldiek elkarren berri izan dute;komikizaleen artean, ekimen asko sustatudira; komikiaren inguruko irakurketak eginnahi dituztenen artean Komikigunea Dokumentazioeta Ikerketa Zentroak egindako lanaere garrantzitsua izan da, topagune ere bihurtudelako, etab.

Komiki irakurleak sortzea eta komikizaletasunahedatzea da orain erronka?

Bai, hori dugu erronka nagusi. Horretarako,komikiak ikusgarri egiteaz gain, kultur kritikarenesparruetan komikiari lekua egiteafuntsezkoa da, eta baita hezkuntza arautuzein ez-arautuan ere.