azpeitia - San Josetako Triki Jaialdia izango da gaur arratsaldean Azpeitian. Zehazki, 17.30ean izango da Soreasu antzokian. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatzen duen jaialdiak urtero bezala trikitixa munduan ezagunak diren partaideak bildu ditu: Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe, Obaneuke taldea, Ansorregi eta Larrañaga, Joxe Mendizabal, Astiasaran II. eta Andonegi, Epelde eta Lutxurdio, eta Tippika taldea arituko dira gaurkoan. - N.G.