JATORRI desberdinekoak dira bertsolaritzaeta rocka; eta, hasieran, errezelozbegiratu zieten elkarri. Aitzindari askorenekinari esker, elkar ezagutzeko bideluze baina emankorra abiatu zen. Hala, gauregun ez da arraroa bertsolari batek rock taldebaten abestiak idaztea edo rock doinu batbertsotarako moldatzea. Azken bost hamarkadetakoibilbide aberasgarri hori zehatz-mehatzaztertu du Alberto Irazuk Rocka Puntua! Liburuan(Pamiela, 2017), bertsolaritzaren eta musikarenbilakaeran adierazgarri izan diren mugarrienbidez. Abiapuntua 1964ko martxoaren19an jarri du, Zestoan. Joxe Mari Iriondo gaijartzaileakrock eta twist musikaz galdetu zionUztapide bertsolari handiari, artean euskal girotradizionalean guztiz arrotzak ziren kontzeptuak.
Zergatik hasi duzu kontaketa 1964an? Zer gertatuzen garai hartan?
Nire ikerketan, hura da rock terminoa aterazaidan lehendabiziko aldia. Iriondok jartzenduen puntua (“ikasi al dituzu rock and roll etatwist”) oso egokia da garai oso baten testigantzaemateko, 1960ko hamarkadan musikaberriak heltzen ari ziren Euskal Herrira etaIriondok hori galdetzea ez da kasualitatea. Eznuen hori baino atzerago jo beharrik sentitu:bertsolaritzak kanpotik datorren gauza berrihorren aurrean duen beldurra eta ezagutzaeza adierazteko oso egokia da.
Bertsolaritzak beste alde batera begiratu zuenluzaroan, rocka izendatu ere ez zuen egiten...berritasunak onartzea kosta egiten da.
Bertsolaritza, garai hartan, baserri munduarilotuta zegoen erabat. Bertsolari guztiak baserritarrakziren eta gai arketipikoak baserriarekin,jainkoarekin, euskararekin eta EuskalHerriarekin lotutakoak ziren. Rock eta twistbeste leku batetik datozen hitzak dira, anglizismoak.Zer diren ere ez dakite, gertakari berrihori enfokatzeko jakinduria edo ezagutzarikez dute, beren mundutik kanpo gertatzen arida.
Gaur egun ohituta gaude rock estetikadunbertsolarietara eta rockean oinarritutako doinuetara.Bertsoaren biziraupenean funtsezkoaizan da hori?
Ez dut uste ezinbestekoa izan denik. Liburuarenlehenengo atalean kontatzen dut nolabertsolaritza hiritartu egin den, inguruko gizartearekinsinkronizatu den. Garai batean kondenagarriziren berrikuntza batzuk, tarteandoinu arrotzak, gaur egun erabili egiten dira.Bertsolaritzak ezinbestekoa izan du hiritartzeeta sekulartzea, baina hori egin zezakeenrockarekin nahastu gabe. Gertatzen dena da,1970eko eta 80ko hamarkadan bi prozesu paralelogertatu zirela. Bat da bertsolaritza hiritartuegin zela eta, bigarrena, euskara rock munduansartzen hasi zela. Hor konfluentzia batdago. Baina, berez, bertsolaritzak rockarenbeharrik ez zuen. Beste gauza bat da doinu etaerritmo berriek eman dezaketela esperimentatzekotartea.
Bertsoa kontserbadore izatetik abangoardia izaterapasa da.
Hor bertsolariek lan handia egin dute. 1987anEuskal Herriko Bertsolari Elkartea sortzea osomomentu klabea izan zen, bertsolariek berenantolaketaren ardura hartu zutelako. Sena izandute garai bakoitzean kokatzen joateko etabelaunaldi berri bakoitzean gai izan dira berengaraiko elementuak bertsoarekin uztartzeko eta bertsolaritzaren diskurtso berrian sartzeko.1990eko hamarkadan rockaren diskurtsoa normalduegin zen bertsolaritzan. Gaur egun erehalako prozesuak gertatzen dira; esate baterako,emakumeen presentzia eta generoarendiskurtsoa sartzen ari dira. 1980ko hamarkadatikhonako bertsolari gehienak unibertsitateanikasitakoak dira, hainbat esparrutatik edatendute, 1960ko hamarkadako bertsolariek ezbezala. Horrek bertsolaritzaren diskurtsoarieta estetikari eragiten dio.
Rocka eta bertsolaritza uztartzea bide nekezaizan da?
Rock&roll klasikoan, bluesean eta abar badaudebertsolaritzako neurrietatik oso hurbil daudenzenbait doinu, baina 1960ko hamarkadanezinezkoa zen bertso bat egitea rock doinubatekin, zubi hori eraitsita zegoelako, ez zutenelkar ezagutzen. Hala ere, bertsoa rockean ustebaino lehenago sartu zen, rockak modu diferenteetanxurgatu du bertsolaritzareneragina: Bertso idatzieidagokionez, Errobi, Hertzainak...izan ziren aitzindariak.Ondoren, 1990eko hamarkadan,Negu Gorriak sortuzenean, Bertso Hop-aren eztandaizan zen. Hor ikusten darockak modu berri batean begiratuziola bertsolaritzari. Bertsolariakeurak bihurtu dira rockhitzen egile. Negu Gorriaken eraginezhainbat zubi eraiki dira.
Aldiz, bertsolaritzan rocka sartuote den? hori beste gauza batda. Bertsolaritzak hitzaren inguruanegiten du dantza, eta rockak erritmoareninguruan. Horregatik, rocka bertsolaritzaraeramatea zailagoa da. Eraman ditzakezu estetikabatzuk oholtza gainera, Jon Maiak eginzuen bezala. 1990eko hamarkadan rockeroitxurarekin aritzen zen bertsotan, horrek berediskurtsoari eragiten zion, rockero baten ahotikkantatzen zuelako. Baina rock erritmoakbertsoan sartzea zailagoa da. Beraz, esan dezakegubertsolari rockeroak baditugula, bainabertso rockeroak, bat-batekoak, ez hainbeste,beharbada.
Badirudi naturaltzat hartzen dela fusio hori orain.
1990eko hamarkadatik ohiko bihurtu da, NeguGorriakek eman zuen, nolabait, hasiera ofiziala.Baina nik liburuan zera esaten dut: Euskarazkopop-rockeko edozein estilotan, idazleak,bertsolariak eta abar aritzen dira hitzak idazten.Horrek anomalia bat erakusten du, gaztelaniazkoedo frantsesezko rockean ez da hainohikoa. Zer pentsatua ematen du, ahozkohizkuntza bizi gisa hutsune batzuk ditugu rocktaldeen furgonetetan eta kamerinoetan.
Zer pentsatuko zuten lehengo bertsolariek gauregungoa ikusita?
Nik uste dut euskarazko kulturan, oro har,aurrerakuntza asko egin direla: Bertsolaritzan,musikan, literaturan... euskal gizartea beraaldatu delako. Beraiek, seguru asko, gaur egungoparametro asko ez lituzkete ulertuko. Esatebaterako, Uztapide bati arraro egingo litzaizkioke,bere mundutik kanpokoak lirateke,Maialen Lujanbiok generoari buruz egin dituenhainbat hausnarketa, edo gai batzuei zer nolakoertzetatik heltzen dien. Nolanahi ere, pozikegongo lirateke, bertsolaritza osasuntsu dagoelako,gazteak nonahi dabiltzalako bertsotan.Seguruenez, bertsogintzaren ezaugarriekinharrituta, baina duen osasunarekin pozik egongolirateke.
Guk ere pentsatuko al dugu antzeko zerbait noizbait?
Liburuan esaten dut belaunaldi bakoitzak beremintzabidea behar duela, hori da aurrerabidea.Nire ondorengoek zerbait egiten badutemusika alorrean edo bertsolaritzan ni harritzennauena, ongi etorria bedi. Hizkuntzarentransmisioa continuum bat da eta aldianaldianaldatzen joan behar da. Beraz, gu harritugaitzatela, guk aurrekoak harritu genituenbezala. Euskaraz gauzak sortzen segitzen badugu,positiboa izango da.
Liburuko pasarte batean fikziozko kontakizunbat sartu duzu, zer helbururekin?
Fikziozko pasarte bakarra dago: 1967ko txapelketaospetsuko finalean Nemesio EtxanizekBasarri xaxatzen duenekoa, Elvis Presleyreneta Johnny Cashen doinu batzuekinbertsotan egin dezan. Ipuin bat eginaz,Basarri Xalbadorren tokianjarri dut. Alde batetik, Xalbadorritxapela eman nahi nion, beregaraian eman ez ziotena. Bestetik,ipuin horren bitartez kontatu nahinuen 1960ko hamarkadan ezinezkoazela gaur egun gertatzenari dena, alegia, bertsogintzarentradiziotik kanpora zeuden doinuekintxapelketa batean abestea.Horrekin erakusten dut gauregungo bertsolaritzan zer egindaitekeen lasai asko, baina1960ko hamarkadan inola ereegin ezin zitekeena.
Zure bizipenak oinarrizkoak izan dira liburuaidazteko?
Nik 1980ko hamarkada lehen pertsonan biziizan nuen. Batez ere Andoaingo Gaztetxea,garai hartan oso inportantea izan zena. FerminMuguruzak, Josu Zabalak, garai hartakojende askok aitortzen du leku klabea izan zela.Orduko pasadizoak, pentsamenduak... sartuditut. Sentitzen nuen orain ezezagunak direntalde batzuek bertsolaritzarekin izan zituztelaesperientzia batzuk eta ahaztuta geratzekoarriskuan zeudela. Ikusi genuen nola sartu zeneuskara hainbat girotan eta musikatan. Gu izanginen lekuko, hemen, Andoainen, nola sartuzen hardcorean, punkean, heavyan. Horrentestigantza utzi nahi izan dut.
Liburuaren hondarrean bideoak ikusteko loturak,informazio gehigarria eta abar sartu dituzu.Liburutik harago arakatzeko aukera ematenduzu.
Kronologia labur bat egin dut liburuaren azkenetan,nolabait osatu egiten duena aurrekoguztia. Datu batzuek erakusten dute nola aldatuden gizartea. Adibidez, zera jasotzen dut:“1985eko abuztuaren 19an, Bilboko Aste Nagusian,Udaltzaingoak hainbat punki hiritikkanporatu zituen, sulfatoaz desinfektatu etagandorrak moztu ondoren”. Gaur egun, beharbada,Bilboko alkateak punk talde ezagun batidiru-laguntza ematen dio superjaialdi bateanBilbon jo dezan. Baina orduko hartan desinfektatutabidali zituzten. Liburu honek irakurtzekobi aukera ematen ditu. Bata: hasi etabukatzea. Beste aukera bat da geldialdiak egiteaaipatzen ditudan bertsoetan, abestietan,bideoetan eta abar. Nik asko gozatu dut liburuaegiteko orduan, horiek denak entzuten,ikusten eta, zenbait kasutan, deskubritzen.