Chris Potter izango da ‘365 Jazz Bilbao’ zikloan maiatzaren 17an Campos antokian
Estatubatuarraren ezaugarriak dira sormen mugagabea eta era askotako sentsibilitate musikalak maite izatea
BILBO. Joe Lovano saxo tenorraren maisu eztabaidaezina izan genuen martxoaren 15ean eta oraingoan Chris Potter saxo-jole estatubatuarra izango da maiatzaren 17ko kontzertuko protagonista. Bere sormen mugagabeak, aldaketaren zentzu sutsuak, iraganaren, orainaren eta etorkizunaren kontzientzia osoak eta sentsibilitate musikal anitzek eraman dute Potter artisten multzo baten ikuspegi-lerro batera, non James Moody, Jim Hall, Marian McPartland, Dave Douglas, Larry Carlton, Steely Dan eta Dave Holland nabarmentzen diren.
Steps Ahead taldeak itxiko du denboraldia. Taldea 1979an sortu zen eta fusioko jazza egiten du. Ibilbide oparo baten ondoren, hauek dira kideak: Mike Mainieri, Bill Evans eta Randy Brecker. Noizean behin biltzen dira munduko jazz jaialdirik onenen oholtzetan jazza, R&B, rocka eta fusioaren uztarketa berezia egiteko.
Más en Cultura
-
“No me creí que protagonizaba ‘El fantasma de la ópera’ hasta que hice la primera función”
-
¿Aparece en Pasaia la nave capitana de la 'Armada Invencible'?: un hallazgo histórico "extraordinario"
-
El grupo gazatí Sol Band y el colombiano Pambelé, primeros nombres de Atlantikaldia 2025
-
Un fantasma hechiza la ópera del Kursaal