ARGAZKILARITZAREKIKO pasionekaezinak eta naturarekiko zaletasunakpaisaia-argazkilaritza jorratzeraeraman dute Santi Yaniz (Bilbo,1957). Mendizale eta bidaiari nekaezina,Euskal Herriko nahiz gure mugez haragokopaisaiak kameraz betikotzen aritzen da haraeta hona, hainbat aldizkari, liburu eta gidentzatmateriala jasotzen. Bizkaia: Izadi sublimeabere azken proiektuko lanak jarri dituikusgai Bilboko Ondare Aretoan.

‘Izadiaren argazkilariak 2016’ erakusketarekinbatera, ‘Bizkaia. Izadi sublimea’ bilduma paratuduzu. Zertan oinarritu zara proiektu hau osatzeko?

Erakusketa honetarako aukeraturiko 25argazkiak aurten amaitu dudan beste proiektuzabalago baten parte dira, Euskal Herriko paisaiaahaztezinak izeneko proiektuaren parte,alegia. Proiektu horren helburua da erakusteazer nolako paisaia ederrak ditugun gureinguruan, batez ere argazkilaritza gustukodugunontzat. Kasu honetan, Bizkaian zentratunaiz eta probintzia honetako hainbat eremutanegindako argazkiak bildu ditut: Gaztelugatxereninguruak, Otxarretako basoa,Galeatik Barrikara doan kostalde-zatia, UrkiolakoParkea eta Gorbeako Parke Naturala.Guztiak dira argazkilariok ondo ezagutzenditugun parajeak, behin eta berriro bilatzenditugunak.

Guztien artean bakarra aukeratu beharko bazenu,zein litzateke?

Ezingo nuke bakarra aukeratu. Egia esan,argazkiei baino garrantzi handiagoa ematendiet argazkien atzean dauden esperientziei,argazki bakoitza lortzeko bizi izan dudanari.Zentzu horretan, agian bereziena Anbotonegin nuen argazki bat da. Egun horretako nireplana ez zen Anbotora joatea, Gipuzkoako kostalderajoatea baizik, baina eguraldia dela-etaplanak aldatu eta Anbotora joan nintzen azkenean.Igotzen nengoela, bat-batean eguraldiaaldatu eta argi ikusgarria jarri zen, ahaztezina.Irudia bera polita izateaz gain, momentua,bidea da gogoratzen dudana argazkihori ikustean. Argazkien atzean daudenmomentuak dira magikoenak. Nihorrekin geratzen naiz. Beti esatendut: argazkilaritza esperientzien eremuada, esperientziak bizitzeaahalbidetzen dit, bizi-esperientziabat da argazkilaritza.

Natura-argazkilaritza jorratu izanduzu batik bat. Zergatik alor hori etaez beste bat?

Mendizalea nintzen argazkilaria baino lehenago.Mendian eta naturan hasi nintzenargazkiak egiten, testuinguru horretan izannuen nire lehen harremana argazkilaritzarekin,aitaren kamera zahar batekin. Beraz,argazkiak egiten zituen mendizale izatetiknatura-argazkilaritza lantzen duen argazkilariizatera igaro naiz.

Askok uste du argazkilaritza berehalako zerbaitdela: paisaia polit baten aurrean jarri, argazkiaatera eta kitto. Baina argazkilaritzak lan etapazientzia handia exigitzen du. Natura argazkilaritzakare gehiago?

Baliteke. Gauza asko izan behar dira kontuan:lekua ezagutu behar duzu, deskubritu, ikuspuntuonena zein den jakin, argi onena noizizaten den ikusi, momentua aukeratu, urtekosasoi onena hautatu, klimatologia eta geografiakontrolatu, arriskuak hartu batzuetan?Horrek guztiak baldintzatzen du naturaargazkilaritza.Eta gero mugitu egin beharzara, noski. Eta, halere, leku askotara bost aldizjoanda ere, ez duzu nahi duzuna lortzen. Denaden, nik beti esaten dut hori guztia ere argazkilaritzarenesperientziaren parte dela. Gainera,sarritan garrantzitsua da egote hutsa ere:hau da, gauza interesgarriak bertatik bertaraharrapatzeko hor egotea. Etxean egonda ezduzu ezer lortzen.

Joan egin behar da alegia, eta gauzak ondo planifikatu.Asko. Orain, adibidez, elurra noiz hasiko zainnago proiektu konkretu bati ekiteko. Elurraegiten duen momentuan leku jakin batzuetarajoateko asmoa dut. Egun horretan gaueanaterako naiz etxetik,egunak argitzenduen unekoirudiak hartzekoetaeguna etagaua nahastendirenunea harrapatzeko.Guztia dagoplanifikatuta. Kontua da agian aurten ez dugulagure inguruan elurrik ikusiko eta datorrenurtera arte itxaron beharko dudala? Bainabai, dena dago planifikatuta normalean.

Imajinatzen dut, mendiak baino, herri eta hirigehiago izango dituzula ezagutzeko. Kalea, hiria,gizakien artean gertatzen dena ez zaizu interesatzen?

Asko interesatzen zait alor hori ere, baina nirelanak eremu honetara bideratu nau, eta natura-argazkilaritzari loturiko lanak gehiago lantzeneta publikatzen ditut. Dena den, asko gustatzenzait jendea behatzea, hirigunean osogauza interesgarriak gertatzen dira.

Bidaia zalea zara? Nora joan nahiko zenukeargazkiak egitera?

Ahal dudanero bidaiatzen dut, bai. Nahiz etaazken aldian ez naizen hainbeste mugitu, zorteaizan dut Antartida, Everest edo bestelakoleku exotikoak ezagutzeko. Negu honetan Pirinioetanibiliko naiz, urrutiegi joan gabe.

Hemen, etxean, Euskal Herriko txoko asko ezagutzekoaukera eman dizu argazkilaritzak. Zeingomendatuko zenuke argazki saio baterako?

Erakusketarako aukeratuko dudan edozeinizan daiteke zoragarria. Gainera, ez dago zertanmitifikatutako lekuetara joan beharrik;edozein txoko izan daiteke egokia. Gakoa danaturan barneratzea eta bere esentzia sentitzea.Hori eginda, erraza izango da aurkitzeamomentu magiko bat, argi dotore bat...

Gaur egun irudi eta argazkien etengabeko bonbardaketabizi dugu: kameradun mugikorrak, filtroak,sare sozialak? Horrek nola eragin dioargazkilaritzari?

Lana kentzen ari zaizkigu! Horrez gain, ikustendudana da ugaritasun horren artean zaborugari dagoela. Eta, era berean, zabor guztihorren erdian oharkabean igarotzen direlabenetan onak diren gauza asko. Irudi kopuruamaigabea mugitzen da egunero sarean, etahorietatik gutxiengoa dira benetan balio dutenak.Baina txarrena ez da hori; txarrena dageroz eta lausoagoa dela argazkilaritzaz dugunkontzeptua: zer den argazkilaritza, zerk duenbenetan balioa eta zerk ez.

Zuk lortu duzu zure pasioa zure bizibide egitea,hots, argazkilaritzaz bizitzea. Posible da, beraz?

Zaila da, baina lortu daiteke. Burugogorra izatea,egiten duzun horrekiko pasioa izateaeta gogoak jartzea, hiru osagai horiekinlortu dut argazkilaritza nire bizibideizatea. Halere, zaila da. Nik betiesaten dut beti bizi izan naizelakrisian. Baina uste dut ziurgabetasunpuntu bat ere onadela neurri batean, horreklaguntzen dizulako uneoromugitzen, nahi duzunhorren alde borrokatzen.Bizimodu honek zailtsunakgainditzeko ahalmenaematen dizu.