BILBO. New Yorkeko artistak idatzi duenez, “Jazza, zintzotasunez, kemenez eta tradizioaren jakitun jotzen denean, jende guztiaren gustukoa da... Erantzukizun hori daukat, doinu hau sentitzen dudan bezala, haren sekretuak nahi duten guztiei irakastea eta entzulego guztiei agertokiaren gainean eskaintzea”.
Bilbao 700 Fundazioak bere Ekintza Planean onartutako helburu eta irizpideak burutzen jarraitzen du, 365 Jazz Bilbao berritzearen eta egunean jartzearen bidez:
Bikaintasunari eustea,Gorantz datozen euskal artista berrien ibilbidea finkatzen laguntzea,Eremu publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatzea, eduki eta formatuei dagokienez programazio plurala antolatuta agente eta sustatzaileekin batera,Bizkaiko ikasle eta artistak sustatzeko programa didaktikoari ekitea.
Aipatutako helburuak betetzeko, 365 Jazz Bilbao zikloa bereizitako hiru programaren bitartez ezartzen da:
365 Jazz Bilbao Antzoki: Campos Antzokian 4 kontzertu eskainita. Hasierakoa, apirilaren 26an eman zuen Regina Carter biolinistak eta irailean jarraituko dute.
365 Jazz Bilbao Matinée: hurrengo igandean, maiatzaren 29an hasi eta udazkenean berriro hasiko da.
365 Jazz Bilbao gautxori: hotel eta lokal egokietan burutuko diren kontzertuen zikloa irailean hasiko da.
Jazza musika-estilo hutsa baino zerbait gehiago da. Haren atzean, askatasunaren ametsa gauzatzeko etengabeko nahia dagoenez gero, musika eta gizartearen grina bateratzea oso beharrezkoa da. Beharbada, ziklo honek harago heltzeko aukera eskainiko digu, etikaren eremura.