Argia Sarien 27. emanaldia ospatu da
sari banaketa. Argia Sarien 27. edizioa ospatu zen atzo Usurbilen eta bertan, kazetaritzaren eta komunikabideen munduko aurtengo sarituei euren garaikurra eman zieten. Lehenik eta behin, Hiru Damatxo kolektiboak jaso zuen ikus-entzunezko saria, Gure Bazka elkarrizketa sortagatik eta hamar minututan “zukua ateratzen jakiteagatik”. Sustapen ekintza sailean, Gora Gasteiz ekimena saritu dute, “bizikidetza sustatzeagatik eta topikoak gezurtatzeagatik”. Prentsa idatziaren saria Joxerra Senar Berriako kazetariarentzat izan da, CAN: eta hemen ez da ezer gertatu liburuagatik; internetekoa, azpitituluak.com webgunearentzat, filmak euskaratzeagatik; eta irratikoa, Euskal Irratiko Goiz Berri saioarentzat, eguna ondo hasten laguntzeagatik. Azkenik, Loreak filmak jaso du Merezimenduko saria, “gure hizkuntzari hegoak emateagatik”. Argazkia: N.G.
Más en Cultura
-
La carta con la que Buñuel declinó asistir al Zinemaldia de 1960 y otras joyas del archivo del Festival
-
La Diputación estudia reforzar la cubierta de la Universidad de Oñati, tras el impacto de un rayo
-
Literatura gotikoa, euskaraz ere kosk egiteko prest
-
“Barricada ha sido la banda sonora de muchísimas vidas”