Espazio publikoan egindako hiri instalazio handi bat da Igor Calvoren (Bilbo, 1972) Offset argazki egistasmoa. Bertan, eguneroko bazterrak ager-tzen dira, non, itxuraz, ez da ezer gertatzen eta arreta pizten duen bakarra ezin konta ahalako iragarki-guneak izaten dira. Baina zoriontasuna nolakoa izan behar duen irudikatzen duten iragarki horien ordez, beste batzuk agertzen dira Offseten: gure sistema politiko-ekonomikoaren ondorioak islatzen dituzten benetazko irudi gordinak. Phake online Art Galleryko webgunean dago ikusgai, abuztuaren 31ra arte.

Erakusketa honen irudietan kalean egindako argazki dokumentalak eta internetetik ateratako birargazkiak nahasten dira. Horrekin, sortutako argazkia benetazko elementuez osatuta dago, “eta fikzioez beteta dagoen gaur eguneko diskurtsoaren benetakotasuna kolokan jartzen du”, artistaren hitzetan. Errealitatearekiko dugun tolerantzia-atalasea ikertzea du xede, eta horretarako artistak irudi gordinenak eramaten ditu gune publikoetara: gosea, premia, biolentzia?

Asepsia Irudi berean elementu kontrajarriak nahasteko ideia ikerketa baten emaitza da: Código Postal izeneko seriean izan zuen abiapuntu, eta Gran Vía, 0 egitasmoarekin jarraitu zuen. Azken proiektu hori Outono Argazki Jaialdian izan zen hautatua eta Bilbon erakutsi zen, Expodistrito barruan. Igor Calvok ez du uste jendea ohituta dagoenik besteen minarekin. “Konturatzen bazara, lehen askotan entzuten genuen Hurrengo irudiek zure sentiberatasuna mindu dezakete esaldia desagertu egin da prentsatik zein telebistatik. Orain, politika arloko irudi aseptikoak botatzen dituzte eta errealitea islatzen duten irudiak interneten baino ezin dira topatu. Baina interneten irudiak eta informazioak hainbeste dira, zeren esfor-tzu handia egin behar da eurengana heltzeko”.

Baina hor dago gure indiferentzia, erakusketa honek salatzen duen bezala. Distantzia kontua da, orduan? “Ez dut uste urruntasun kontua denik -jarraitzen du artista bilbotarrak-. Nire ustez, beldurrak noraino estutzen gaituen da gakoa. Lana edo etxea galtzeko posibilitatea, gure bizimodua bertan behera geratzeko beldurra, horrek guzti horrek eramaten gaitu gure inguruko miseriarekiko, desberdintasunarekiko edota justiziarik ezarekiko interesa galtzera, beste lehentasun batzuk dauzkagulako. Edo hainbeste beldur sortzen digute kontu guzti horiek, zeren nahiago dugu ezikusiarena egin. Eta indiferen-tzia arma aproposa da horretarako”.

Offset izenburuak zen-tzu bikoitza du. Alde batetik, arte-egitasmo hau burutzeko erabili duen inpresio bideari egiten dio aipamen. Bestetik, inpaktu bat konpentsatzeko estrategia jakin bati buruz ari da; hau da, “gure betiko iritzi jarrerak defenda-tzeko, batzuetan errealitatea ezikusiarena egiteko izaten dugun joerari buruz”.