EUSKAL Herrian, dantza-profesionalaikasteko aukera eskaintzen duen zentrobakarra da Jose Uruñuela DantzaKontserbatorioa eta, horrenbestez,erreferentea. Gasteizen sortu zen 1987an bertakodantza-maisu izan zen Jose Uruñuelaospetsuaren omenez. Orduz geroztik, dantzakberarekin daramatzan kultura eta hezkuntzaesparruetan ari da lanean. Mundu honetakolanbideak beste edozein profesiotan bezala langogorra eskatzen du, barrari eutsita dagoendantzariaren irudia atsegina bezain bestekoneketsua delako. Izan ere, dantzari profesionalenkarrera diziplina handikoa da. Oso gaztetatikaritzen dira, gelditu barik izerditan blai,prestaketa lanetan. Jose Uruñuelan, presiorikgabe disfrutatzea da helburua, alegia, ikasizondo pasatzea. Ikasketa profesionalakeskaintzen ditu, kalitatezkoak eta ofizialtasunezonartutakoak. Horrenbestez, euskaldantzariak ez daude behartuta Estatukobeste zentro batzuetara joatera, Gasteizenzentroa sortu arte zeuden bezala; MadrilekoReal Dantza Kontserbatoriora edotabeste goi-mailako kontserbatorio batzuetarajoan behar izaten zuten.

DANTZA KLASIKOAN ESPEZIALIZAZIOALehenengo pausuak Jesus Guridi MusikaKontserbatorioaren eraikineaneman zituzten, 1987an musikarekinbatera dantza irakasten baitzen. Eta,horrela, hamarkada batez egon zirenJose Uruñuela Dantza Kontserbatorioasortu arte. Ez zuten dekreturik, riak. Esaterako, 80ko hamarkadako hasierakopromozio haietatik irten zen dantzarietako batda Arantza Susunaga, gaur egun Jose Uruñuelakoirakasle dena. Dantzako ikasketa profesionalenesparruan aldaketak egon ziren eta,Eusko Jaurlaritzak dekretua onartu ostean,oinarrizko ikasketak eskaintzen hasi ziren.Geroxeago, ikasketa profesionalak ematen hasiziren eta 2005. urtean ikasketen ofizialtasunalortu zuten.

Gaur egun, dantza-aurrea deritzen kontakturakoikastaroak dituzte, bost urtetik gorakoentzako,eta, gero, oinarrizko ikasketak etaikasketa-profesionalak. Horrez gain, graduondoko kurtso bat ere badute, ikasketak bukatutaoraindik lanik ez dutenei eta entzunaldiakegitera dedikatu nahi duten ikasleei zuzenduta.Momentuz espezializazio bakarra dute, dantzaklasikoa, baina euren nahia eta helburuadantza espainiarra eta dantza garaikidea ezartzeadira. Carmen Tercero: “Imajinatu pianoespezializazioa soilik irakasten den musikakontserbatoriobat. Bada, hori da gure kasua.

Zenbat eta espezializazio gehiago, irakasleaketa ikasleak gehitu egiten dira edozein kontserbatoriotan”.Uneotan, 161 ikasle ditu Jose Uruñuelak,Euskal Herrikoak eta bertotik kanpokoak,eta lan-taldea 20 pertsonek osatzen dute,ekipo osoa aintzat hartuta: atezaina, idazkaria,dantza eta musika irakasleak eta zuzendaria.

LAN-JARDUN DIZIPLINATUAREN EGUNEROKOAIkasketa profesionaletako azken kurtsoetakoikasleak ?bosgarren eta seigarren maila? goizetanjoaten dira kontserbatoriora, Batxilergoagauean egin ostean. Arratsaldetan, aldiz, lehenengotiklaugarren mailara bitarteko ikasleakjoaten dira, eskola-orduak bete ostean. Ikasgaiteorikoak eta praktikoak izaten dituzte: dantzagaraikidea, arte dramatikoa, musika edota ana tomia eta elikadura. “Aurten, estreinakoz, lehenengolau kurtsoetan euskal dantza tradizionalatxertatu dugu ikasketa-planean eta GasteizkoFolklore Akademiak irakasgaiaren programazioaegiten lagundu digu”, adierazten du zuzendariak.Eta batzuek zein besteek guztira asteko27 ordu egiten dituzte. “Eskolako eta Batxilergokoikasketen lan-kargari kontserbatoriokoorduak gehitu behar zaizkio eta, horregatik,ikasleak oso diziplinatuak dira denborarenantolaketari dagokionez eta baita helburuaklortzera eta lan-taldean funtzionatzera begira,egoerak kontrolatzeko gaitasun bereziak lantzendituzte eta”.

Jose Uruñuela edozein ikasleri irekita dago,hasieran behintzat. Zuzendariaren esanetan,“dantzarekin kontaktua izan nahi duen edonorkegin ditzake hasierako kurtsoak”. Gero, oinarrizkoikasketetan, jada, dantza-eskoletan edotaakademietan ikasitako gutxieneko nozioakeskatzen zaizkie eta, hortik aurrera, bakoitzarengorputzak dituen abilezien eta mugen araberakoada dantza-mundua. “Karreran zeharteknikak ikasi eta trebezia lantzen bada ere, gorputzakuzten dizun eran egin behar da aurrera”.Horretan irakasleak laguntzen du, ikaslebakoitzari ze esparru dagokion gomendatuz etahorretarako prestatuz; dantzaria, irakaslea edoentzulea izan nahi badu. “Gehiengoak dantzari-profesional izan nahi du, baina badira karreranzehar ideia aldatu dutenak ere, karrera osogogorra baita: kirol-karrera guztiak bezala motza,baina gogorra”, baieztatzen du Carmen Tercerok;errealitate hori gertutik ezagutzen dubere esperientziari esker. Lanbide honetan ezdela erraza karrera eta amatasuna uztartzeadio, 35 urtera arte profesionaltasunez laneanaritzeko lanbidearen edo amatasunaren artekoaukera egin behar izaten baita. “Gogorra da etahorretaz oso kontziente gara, baina gorputzakeskatzen diguna egiten dugu”.

GASTEIZTIK MUNDURA: LEHEN, ORAIN ETA GEROJose Uruñuelak dantza irakatsi eta eskaintzendituzten ekitaldien bidez dantza hedatu ez ezik,?urtean 20-30 emanaldi egiten dituzte?, lan bideratzefuntzioa ere betetzen du, azken urteanikasleari laguntza zuzena eskaintzen baitio lanesparruramunduratzen. Izan ere, dantzakontserbatorioakberak bekak eskaintzen dizkieikasleei. Hauek ondo prestatuta bukatzen dutekarrera eta izen handiko dantzari-profesionalasko atera dira bertatik. Esaterako, Aiara IturriozJohn Crankoren eskolan hasi zen eta orainStuttgarteko Balletean ari da. Aukeran etaDantzaz konpainietan ere ari dira ikasle ohi batzuketa Frankfurten, Toulousen, Rotterdamen,Moscun edota English National Balleten ere arituizan dira. Halaber, zuzendaria kontziente da,gaur egungo egoerarekin, lana aurkitzea ez delaerraza, diru-laguntzak eta subentzioak mantentzeaoso zaila delako. Formazioaz eta kulturazhitz egiten ari gara eta hori mantentzea ezinbestekotzatjotzen du, are gehiago EuskalHerrian bakarrak izanda.

Gaur egun, sektore askotako profesionalek utzibehar izan dute sorterria atzerrira lan bila joateko,baina dantzariek beti jakin izan dute etaorain ere badakite lanbidea profesionalki garatzekoaukerak izateko atzerrira joan behar dutela.Lehenengo entzunaldiak egitera eta, gero,plaza lortuz gero lan egitera. Izan ere, “entzunaldiakegiteak meritu handia du, mundu osokokonpainietako profesionalekin batera partehartzen baituzu hautaketan eta, benetan, langogorra izaten da, askotan ezer lortu gabe bueltaegin behar izaten duzulako etxera”. Esfortzuhandia eskatzen du norbere tokia bilatzekolanak ere, nahiz eta gero, behin nazioartean izenalortuta, cachea duten dantzari profesionalgisa ikusten dituen gizarteak oro har. “EuskalHerrian dantzariak eta konpainiak nahi badiraaukera anitza eta osoa eskaintzen duten dantza-kontserbatorioak ezinbestez egon behar diraeta, gero, noski goi-mailako ikasketak egitekoaukera”, alegia, egiturak ondo antolatuta egonbehar duela, musika alorrean dagoen bezala.baina Madrilek funtzionatzen zuenmoduan egiten zuten eurek ere.“Zazpi urterekin hasten ziren etahamazazpi urte ingurura arte egotenziren”, gogorarazten du CarmenTercero zentroko zuzendadantza