Euskal Informazio Agentzia: anabasa zena, laster albiste
Bi urte daramatzate hainbat irakaslek,kazetarik eta eragilek beste askok amestutakokomunikazio proiektu komuna lantzen: EuskalHerritik 'mundura' egindako informazioagentzia. Nahiaren tamainako lana egiten aridira, enpresa egitasmo berri bat sortu guran
URTETAKOlan isilaren ostean, papereanidatzitako lehenengo burutazioak alboratudituzte eta orain, ikerketa lanserioak daude mahai gainean. HelburuaEuskal Herriko Informazio Agentziaren bideragarritasunaaztertzea da, eta proiektu berri horibehar bezala mamitu ondoren, abiaraztea. Aurrekontuakmurriztu eta odolosten ari badira erekomunikazio-proiektuetan, aipatu informazioagentzia horrek euskarri teoriko eta praktikoamardula du. Izan ere, eragileen artean, besteak beste,Ramon Zallo katedraduna eta Txema Ramirezde la Piscina irakaslea baitaude. Baita Iñaki Uria,Saül Gordillo eta beste hamasei bat lagun ere. Irratiko,interneteko, sare sozialeetako, prentsa idatziko,Komunikazio fakultateetako eta enpresakomunduko lagunak guztiak.
Duela gutxi, aurkezpen ofiziala egin zuten Donostian,eta pixkanaka-pixkanaka hainbatetan amestutakodesira gauzatze bidean dago. EspainiarEstatuko parametroetan, bategiteak eta itxieraketa internetekiko konfiantza nagusitzen ari direnbitartean, ordainketa bideko apustuaren aldarriakkazetaritzaren munduaren geroaren eztabaidasutu egiten du mundu osoan. “Uste dugu inoiz bainobeharrezkoagoa dela Euskal Herrian InformazioAgentzia bat. Hala, hutsune historiko batbeteko luke eta aproposa litzateke euskal esparrukomunikatiboa osatu eta berbideratzeko. Espaziopropioa, bereiztua eta berezkoa”, argudiatzen duOskar Bañuelos ordezkariak.Epe luzerako argazki nagusi hori egia bihurtzeko,jarri dira balizko bezeroekin harremanetan etaargi dute bideragarria dela. Enpresa-ereduak agortuahala, agentzia kontzeptua bera ere zehaztuegingo dute. Jatorri pribatua izango du hein handibatean? Erakundetzeko joera duen egitasmopubliko bat izango da? Azken komunikazio-ereduekadierazi dute bideragarria dela enpresaproiektu propioak sortzea. Merkatu-azterketamamitsu bati jarraiki, Euskal Informazio Agentziaktokiko informazioa azpimarratu nahiko luke.“Euskal iritzi publikoa sortu nahi du eta EuskalHerria munduaren aurrean agertu. Uste duguEuskal Herriak merezi duela bere marka komunikatiboaeduki eta azaltzea”, gaineratzen duOskar Bañuelosek. Helburu horren baitan, kalitateaeta pluraltasuna ei dira bere jomugak.
Euskara izango da hizkuntza nagusia, eta bezeroennahiaren arabera, baita gaztelania eta frantsesaere. Ingelesa ere hizkuntza erreferentziala izangoda agentziarentzat. Hala, webguneko edukia ingelesezere eskuragarri egongo da. Kataluniak dagoenekobadu Agencia Catalana de Noticies (ACN)delakoa, eta eredu aproposa dela irizten badute ere,euskal agentziak euskal errealitate komunikatiboarenparekidea izan behar duela diote.
Eragileen ustetan, innobazioa, bereiztasuna etakalitatea oinarri hartuta, hainbat formatutan egingoda kazetari multimedien profilaren mesederako.Editatzen, informazioa idatziz, ahotsez eta irudizjosten eta janzten gai den kazetaria (gaztea).Teknologia berrien garaian, klik bat egitea nahikoaizango da albistea munduan barrena bidaiatzeko.Oskar Bañuelosen aburuz, Euskal Herritikeskaintzen diren albisteak “globalizatu, gizarteratueta demokratizatu” egin ahal izango dira.
TOKIKOEN IGOERA MUGATUA Tokikoen eskaria etaeskaintza nabarmen igo da euskal komunikazioarenesparruan. Hortaz, Euskal Informazio Agentziakgehitu egin gura du tokiko informazio jarioa,Euskal Herriaren zerbitzura jartzeko. Adituenustez, badago bultzakada kuantitatibo nabarmena,tokikoaren espiritua eta zama biderkatzeraino;tokikotik naziotasunaren puzzlea osatzeraino.Tokiko hedabide askok arazo larriak dituztenhonetan, tokiko informazioa partekatu eta indarrakmetatzearen aldeko apustuak nagusitzen aridira azken aldian.
Euskal Informazio Agentziak badaki tokiko informazioaksortzen duela euskal komunikazioarenelkargoa; agentziaren bultzatzaileek uste dute tokikoalbisteek begirada zabala eta osatuagoa ematenlaguntzen dutela. Oraindik ez dakigu hasten ariden proiektu hori guztia noiz eta non egingo den(litekeena da Eitb-n egitea, azken urteotan hainbatadituk izaera nazionala baino tokiko izaeraantzeman dioten telebista katean). Telebistahorren katebegiak eta agentziaren lehen urratsakbatera joan litezke.