Síguenos en redes sociales:

Krisiari buruzko liburu erraldoia, euskal artistek eskuz idatzitakoa

Artearen alorreko lagun talde batek ekimen bitxia jarri du abian berrikiBelmonte, Aranzabal, Kortajarena, Unzueta edo Detritus parte hartu dute

Krisiari buruzko liburu erraldoia, euskal artistek eskuz idatzitakoa

donostia. "Erraldoia izatearena ez da zentzugabeko markarik hausteko asmoz egin, baizik eta jendaurrean ikusgai egitearren". Hala azaldu du Krisiaren liburua obraren funtsa Luis Barriosek, Lumar Koadernaketa tailerreko arduradun dena. Gipuzkoan joan den maiatzean izandako ekimen bitxi batean parte hartu zuen Barriosek, beste 40 bat artistekin batera.

Olatu Talka jaialdia zela bide -Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua izendapenaren harira antolatutako ekimena-, artearen arloan diharduten lagun talde bati artista-liburu erraldoi bat egitea bururatu zitzaion. Donostiako Arteko galeria eta tailerra, Txokolarte eta Errenteriako Lumar koadernaketa enpresa izan ziren ekimen honen susta-tzaileak, eta hauei hurbildu zi-tzaizkien 44 artista orotara.

"Gaur egun pairatzen ari garen krisiaren gaineko artista-liburu erraldoia egitea adostu genuen, pil-pilean dagoen gaia, tamalez", aipatu du Arteko zuzendari den Cristina de la Fuentek. "Krisia bere kontzepturik zabalean hartuta, parte hartu duen artista bakoitzak bere ikuspegi pertsonala adierazi du liburuko orrialde bakoitzean", erantsi du. Xedea? "Krisiak gizabanakoan nahiz gizartean eragindako aldaketak eta ondorioak isla-tzea", zehaztu du.

Aipatu liburu erraldoia kartoi naturalekoa da, eta 1,90 metroko altuera bider 1,25 metroko zabalera ditu. Orotara 48 orrialde ikusgarri ditu eta, esan bezala, artista bakoi-tzak eskuz idatzi du krisiaren gaineko bilduma berezi hau. Era berean, orrialde bakoitza material nahiz teknika ugariz hornitu da. Esaterako, pintura eta tinta erabiltzea ezezik, collage-ak ere aipa-tzekoak dira.

Besteak beste, artista-liburu erraldoi hau osatuz aritu dira José Belmonte, Eluska Kortajarena, Ainhoa Unzueta, Juan Ortiz de Lanzagorta, Detritus Aranburu, Mikel Lertxundi, Jone Aranzabal, Kemen Pumar eta abar luzea. Horiek guztiez gain, hiritar anonimoek ere aukera izan zuten aipatu liburuan bere aztarna pertsonala agertzeko. "Liburua parte hartu nahi zuen edonori irekita egon zen sortze-prozesu osoan", baieztatu du De la Fuentek.

Liburuaren corpusa Martutenen gauzatu bazen ere, koadernaketa Donostiako bulebarrean eratu zen. "Interesa genuen pasealekutik zebiltzatenek gure obra ikus zezaten, jakin-mina zirikatzearren, alegia", argitu du Barriosek. Gura duenak sortze-prozesu osoa ikus dezake YouTube atarian, krisiaren liburua sartuz gero bilatzailean.

bilduma erraldoia Egun, Donostiako Arteko galerian ikusgai da artelana eta honen sustatzaileei jarraiki, gisa honetako artista-liburu erraldoi gehiago egiteko asmoa erakutsi dute. "Filosofia bera aintzat hartuz, liburu bakoi-tzean gai bat landuko dugu, dela zientziari edo kirolari buruzkoa, dela idazleei zuzendatukoa, adibidez", ezagutzera eman du De la Fuentek.

"Oso esperientzia aberasgarri eta izugarri interesgarria izan da, espero dugu horrelakoak egiten jarraitu ahal izatea etorkizunean", opa du Barriosek.