Haurtzaroko beldur eta ohitura txarrak, bi liburutan
Peru Magdalenak eta Ana Urkizak haurrentzako bi liburu berri kaleratu dituzte, elkarren eskutik
Donostia. Azazkalak jatea eta etxean bakarrik egoteak sortzen duen beldurra. Haurtzaroko ohitura txar eta beldur horiek gaitzat hartu dituzte Ana Urkizak eta Peru Magdalenak, hurrenez hurren, umeentzako sortutako bi ipuin berritan. Azazkalak jaten ditut eta zer? eta Txomintxo eta Perutxo bakarrik geratu dira etxean lanak kaleratu berri ditu Elkar argitaletxeak.
Bi idazleek, Eider Eibar eta Iosu Mitxelena lagun zituztela, aurkeztu zituzten Donostian beren azken lanak. Antxiñe Mendizabal editorea ere beraiekin izan zuten.
Azazkalak jatearen kontu hori beste gauza bat kontatzeko "aitzakia" bezala erabili duela aitortu zuen Urkizak. "Inkonszienteki eramaten ditugu hatzak ahora. Inportantea da ikustea azazkalak jaten ditugunean beste mundu batean egon ohi garela", argitu zuen. Beste dimentsio hori "sormenarekin" lotzen du idazle ondarroarrak, ipuineko protagonista marrazkilari izango baita heldua bihurtzen denean.
Eider Eibarrek, berriz, "pertsonaia eta espresioetan" jarri du arreta ilustrazioak egiteko garaian, kolore gorriska eta beltzak erabiliz.
bakarrik geratzea Tituluak dioen bezala, Txomintxo eta Perutxo dira Peru Magdalena eta Iosu Mitxelenaren ipuineko protagonistak. "Egun batean, esnatzerakoan, konturatuko dira gurasoak ez daudela etxean. Lehenengo sustotxo hori erakutsi nahi izan dut", kontatu zuen idazle durangarrak. "Umore puntu" bat ere baduen kontakizun honetan, "ia denok" noizbait izan dugun sentipen bat hartu du min-tzagai.
Irudien bitartez "beldur hori" azaltzen saiatu da Mitxelena, erdi zabalik dauden ateak, itzal okerrak eta izkin ilunak erakutsiz.
Más en Cultura
-
“Me parece un milagro que los gaztetxes sigan existiendo”
-
Adrenalized dice adiós después de casi 25 años
-
La carta con la que Buñuel declinó asistir al Zinemaldia de 1960 y otras joyas del archivo del Festival
-
La Diputación estudia reforzar la cubierta de la Universidad de Oñati, tras el impacto de un rayo