'hAUSnART' aldizkaria sortu du Lapiko Kritikoa kolektiboak
Lapiko Kritikoa izeneko kolektiboak hAUSnART aldizkari berria sortu du, filosofia, teoria kritikoa eta kulturako gaiak lantzeko asmoz. Bere arduradunek atzo Donostian esan zutenez, argitalpenaren helburua "gaur egun pil-pilean dauden gaiei buruzko eztabaida sortzea" da, eta lehen zenbakian, besteak beste, Joseba Sarrionandia idazlea elkarrizketatu dute Gorka Bereziartuak eta Andoni Olariagak.