donostia. Xarles Videgain euskaltzain osoak sarrera-hitzaldia egin zuen atzo Baionako Antzokian. Videgain 2009ko martxoaren 26an izendatu zuen euskaltzain oso. Jean-René Etchegaray alkateordeak ongi etorria eman zuen eta jarraian Andres Urrutia euskaltzainburuak hartu zuen hitza. Ondoren, Patxi Uribarren eta Jean Haritschelhar euskaltzainek lagunduta, batzar aretoan sartu zen Xarles Videgain Baionan izenburuko sarrera-hitzaldia irakurtzeko. Erantzuna Beñat Oihar-tzabal euskaltzainak eman zion, Bokal koloratuei jarraikiz hi-tzaldiarekin. Bestetik, Jean-Baptiste Coyos proposatu zuten euskaltzain oso izateko, Jean-Louis Davant euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortu den hutsunea betetzeko.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
