Elkar argitaletxeak euskaratuta kaleratu du Cornelia Funke alemanaren Reckless eleberria. Beste hainbat hizkuntzatan ere atzo plazaratu zuten munduan zehar. Reckless anaiek, Jacob eta Will, gazterik galdu dute aita; Jacob, zaharrena, askotan saiatuko da aitaren desagertzearen misterioa argitzen. Horretan ari dela deskubrituko du aitaren gelako ispilua beste mundu baterako sarbidea dela, eta urteetan ibiliko da atzera-aurrera, bi munduen artean.