Síguenos en redes sociales:

Nafarroako ikastolen alde egin zuen Jorge Cortes Izal euskaltzain urgazlea hil da

"Amigos del país" elkarteko bazkide eta príncipe de viana erakundeko parte hartzaile ZUZENA IZAN ZEN

Nafarroako ikastolen alde egin zuen Jorge Cortes Izal euskaltzain urgazlea hil da

Donostia. Otsagabian jaio zen Jorge Cortes Izal euskaltzain urgazlea hil zen atzo, Iruñean, 79 urte zituela. Nafarroako ikastolen mugimenduaren bultzatzaile handienetarikoa, Cortes Izalek, etengabeko lan isila egin zuen euskararen alde.

Amigos del País Elkartearen bazkide egin zen ikastolen aldeko borrokan aritu ahal izateko. 1963an, Iruñean, lehenengo ikastola zabaltzeko ahaleginak egin zituzten fruiturik gabe. Baina aurrera egin, eta handik bi urtera, elkarteak ikastola bat eratu zuen, bertako kideen seme-alabentzat: Paz de Ziganda. Aurrerago, elkartea zatitu eta Cortesen gidari-tzapean San Fermin ikastola sortu zen. Erakunde horren buru izan zen gurasoek hautatu ondoren, eta lehenbiziko ikasleen artean bere semeak izan ziren. Laster zabaldu zuten ikastolen mugimendua Nafarroa osora.

Príncipe de Viana erakundeko Fomento del Vascuence sailean partu zuen eta Euskalerria Irratiaren sor-tzailea izan zen. 1969an, euskaltzain urgazle izendatu zuten.