Síguenos en redes sociales:

Euskaltel Euskadik prest du Espainiako Vueltarara eramango duen “zortzikotea”

Aberasturi, Juaristi, Berasategi, Bizkarra, Bou, De la Parte, Martín eta Matek osatzen dute aurtengo edizioko taldea

Euskaltel Euskadik prest du Espainiako Vueltarara eramango duen “zortzikotea”EFE

Espainiako Vueltarako eramango duen taldea aurkeztu zuten atzo Euskaltel Euskadik . “Ilusioz gainezka” maillot laranja eramango duten zortzi txirrindulariak, etapa garaipenen bat lortzea dute helburu.

Jon Aberasturi, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Joan Bou, Víctor de la Parte, Txomin Juaristi, Gotzon Martín eta Luis Ángel Maté txirrindulariek osatuko dute Espainiako itzulikotropelarekin bat egingo duen taldea. Lasterketa aurten Lisboatik abiatuko da abuztuaren 17an, irailaren 8an Madrilen amaitzeko.

Esperientzia eta gaztetasuna uztartzen dituen taldea Jorge Azanzak zuzenduko du, eta aukeraketa egiteko orduan “borrokarako prestdauden” eskalatzaileak eta “ihesaldiren bat harrapatzeko moduko txirrindulariak” hautatu ditu.

Jon Aberasturi saiatuko da esprinten batean nagusitzen. Gasteiztarrak jakin badaki ez duela lan erraza izango, eta aldapan amaitzen diren lehen asteko etapak jo ditu begiz, bere ezaugarrietarako egokiak direlakoan.

Taldea ihesaldietan sartu eta “etaparen bat lortzeko borrokatzearekinkonforme legoke Victor de la Parte, maila handiko arerioak egongo direnez sailkapen nagusian aurrean egotea oso zaila izango delako.

Etapa etxean

Inolaz ere, denek ondo gogoan daukate etxean jokatuko den etapa; Gasteizen hasi eta Maeztun (Araba) amaituko da, Rivas de Tereso igo, Arabar Errioxa zeharkatu eta Herrerako mendatea igo ostean, 175 kilometro beteko dituen jardunaldian.

2018an hasitako aro berriko hirugarren parte-hartzea izango da talde laranjarentzat, 2021eko eta 2022ko edizioetan parte hartu ondoren.

Roglic

Bestalde, Espainiako Itzulia hiru aldiz irabazi duen Primos Roglicek atzo jakinarazi zuen, Frantziako Tourreanizandako erorikoan hirugarren orno lunbarra hautsi zuela; Red Bull-ek Austrian duen atletentzako zentroan izan da lesio hori sendatzen, eta ez dago batere argi Vueltan parte hartuko ote duen.