Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute.
Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, honen kontaketa ere ixilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas al-Sharif tartean.
Bazekien Anasek bere herriaren alde egiteak zekarkion arriskuaz; eraila zenerako, idatzia zeukan mezua. Sarri aipatzen du Allah.
Fededuna zen Anas.
Jurramendi gailurrera iristen ari gara. Jesukristo beltz bat dago milaka karlisten bilgune izan zen mendian. Fededunak ziren; Zumalakarregi buru, herria defendatu zuten; Askok bizitza galdu ere bai. Anasek bezala.
Bandera palestinarra konplexurik gabe haizatzen dugu. Beren izaera erlijiosoa ez da aitzaki. Beren gizarte eredua ere ez. Herri baten biziraupena dago jokoan.
Iruditzen zaigu baina, bestelako betaurrekoz begiratzen diogula geure erresistentzia indarrari: independentzia garaietako Nafarroako Erresuma defendatu zutenak, monarkikoak zirela; Konkistatuak izan ondorengoak berriz: Zumalakarregi, fededuna; Arana, arrazista; Abertzaleok, atzerakoiak; Orain berriz, euskaltzaleok burges pribilegiatuak omen. Zenbat “baina”, gure borrokari!
Zenbateraino asimilatuak gauden! Nondik datoz “baina” guzti horiek?
¡Envía tu carta!
Si quieres enviar tu Carta al Director, no puede exceder las 30 líneas y debe ir firmada. Debe adjuntarse fotocopia del DNI del remitente y número de teléfono. NOTICIAS DE GIPUZKOA se reserva el derecho de publicarlos, así como el de resumirlos y extractarlos. La dirección de envío es cartas@noticiasdegipuzkoa.eus
Ideologikoki, ba ote da gure askapen borrokarako, espainiar zein frantziar ezkerreko intelektual errepublikarra baino iturri pozoitsuagorik?
Inshallah, Anas, palestinar belaunaldi berriek zuen borrokaren funtsa ulertu eta bere egingo duten! Israelek zabalduko duen pozoina irentsi gabe, zuen borrokari “baina”-rik bilatu gabe. Esana digu geuri ere Lauaxetak, eraila izan aurretik: dana emon bihar jako maite dan askatasunari.
Berriki espainiar Vuelta gelditu dugu Bilbon, palestinarrei elkartasunez. Noiztik ez dugu baina, Ebron geldiarazi? Urriak 4an manifestazio nazionala antolatu dute Palestinarekin elkartasunakoek.
Bandera nazionalik eramango al dugu, palestinarrei elkartasuna adierazteko?
Herri zapaldutik, elkartasuna herri zapalduari: Nabarratik, Palestinara.
Abuztura bueltatuz, nolatan baztertu genuen gudarien bidea, via crucis-a egiteko?