Síguenos en redes sociales:

Lortu da. Lortu duzue!

Lortu da. Lortu duzue!Iker Azurmendi

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 hain zuzen, abenduaren 28an Iruñean, Nazioarteko euskal pilota Federazioak antolatu zuen Batzarrean hartu zen aspalditik zain geunden erabakia. Eta aurretik horren susmoak izan arren, nola ukatu Batzarraren barrutik baiezkoa jakin bezain azkar izugarrizko poza sentitu genuela Iruñako Park hotelean “Euskal selekzioa bai!” banderolak eskuetan eta ofizialtasuna pankarta atzean antolatutako elkarretatzean ginenok. Eta oraindik pozarren jarraitzen dugu zeren ondo bidean, aurrerantzean, Nazioarte mailan euskal pilotan antolatzen diren lehiaketeta ofizialetan euskal selekziok gisa parte-hartzea izango dugulako. Lastima soilik, oraingoz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lizentzia duten euskal pilotariak lehiatu ahal izango dutelako, lurralde federazio hauek ordezkatzen duten EAEko Federazioa delako Nazioartean onartu izan dena eta ez zapi herrialdek osatzen duten Euskal Herrikoa guri eta suposatzen dut beste askori ere gustatuko litzaiguken bezala. Horregatik, lortutakoa guretzat urrats positiboa izan arren ez da nahikoa, zeren urteetan aldarrikatzen aritu garen ofizialtasun horren zati bat baino ez delado.

Bidali zure gutuna!

Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.

Horregatik lortutakoarekin ezin dugu eskuak gurutzatuta gelditu garaipen osoa izango balitz modura, zeren ofizialtasun horren beste zati bat eta garrantzitzua gainera, oraindik lortzea falta zaigulako, alegia, zeren, gurea zazpi herrialdeak kontuan hartuko litukeen euskal pilota selekzioa delako, finean eta modu berdinean, zazpien eskubidea ere badelako. Izan ginelako gara! Baina, hori horrela izanda ere, Iruñean emandako urratsa oso garrantzitsua izan dela aitortzen dugu, besteak beste, orain, osotasunean Zazpiak Bat horren ofizialtasuna lortzeko, eskuragarriago izango ditugulako horretarako beharko diren tresna guztiak. Eta hori, lorpena handia da.

28koa, inoxente eguna izateaz gain, nik esango nuke, egun historikoa ere bihurtu zela, bihurtu zenutela, bihurtu genuela! Hala ere eta bati bak, ezagututa gure selekzioaren betiko “aderiok” edo zuzenago esanda, etsaiak zeintzuk diren eta euskal pilota selekzioaren aldeko erabakia beraientzat oso mingarria izan dela, esan gabe doa, komeni dela atzokoa zihurtziaz hartzea eta bakoitzak bere alorretik horren alde lanean zintzo jarraitzea, zeren, beste gauza guztien gainetik, garbi dugulako, urte guztietako herritarren aldarrikapen borroka eta kemenaren ondorioz lortu dela urrats txiki edo handi hau ematea, gero beste batzuk, alderdikaria erabiliaz garaipen txiki hori soilik beraiena izango balitz bezala saldu nahi izan. Baina ezagutzen gara eta badakigu urte guzti hauetako lanaren ondorio baino ez dela.

Orain, euskal herritar gehienok amesten dugun ofizialtasun horren bideari guztiok, itxaropenez eta kemenez heltzea komeni da. Eta horrela egiten badugu, ziur nago, gaude, Euskal Herrian beste egun historiko bat bizitzeko aukera izango dugula. Zorionak guztioi, merezi duzue eta!