Elbira izeneko Elbira Zipitriari buruzko azken dokumentalean, andereño batzuen izenak aipa-tzen dira, baina haien artean gure ama, andereño Itziar Arzelus, ez agertzea faltan nabaritu dugu, bera izan baitzen Elbirarekin batera Donostiako Alde Zaharreko beste andereñoa. Hain zuzen ere, Elbirak berak eskatu zion gure amari bulegoko lana utzi eta bere etxean ikastola bat jar zezan 3-4 urte arteko haurrentzat (1950), Elbira bost urtetik aurrerakoekin aritzen baitzen.

Horrela, gure etxea ikastola izan zen Donostiako Alde Zaharreko San Jeronimo kalean hiru urtez, eta jarraian Puerto kalean beste 18 urtez. Ondoren, gure amak Orixe ikastolan egin zuen lan, bertan jubilatu zen arte. 

Azkenik, aipatu nahiko genuke Teresa Lopez de Munainek Elbira Zipitriaren paperean egindako lan bikaina. Zorionak! 

Bidali zure gutuna! 

Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.