Joan zen larunbatean, otsailaren 10ean, Gipuzkoako Aldundiak eta Aranzadi Elkarteak argitaratu berri duten 1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten emakumeak. Gipuzkoako kasua liburuaren aurkezpenean parte hartu nuen lekuko gisa. Ekitaldiaren amaieran NOTICIAS DE GIPUZKOAko kazetariak egindako galderei erantzun nien. Gure elkarrizketa euskara hutsean izan zen. Hurrengo egunean (otsailaren 11a), zein izan zen nire ustekabea ikusirik ekitaldi horri buruzko erreportajean –erdara hutsean– nik esandakoa espainolera itzulia izan zela, nire baimenik gabe eta aldez aurretik abisatu gabe! 

Nik bezala, beste hainbat elkarrizketatukoek ere euskaraz adierazi zituzten beren bizipenak eta sentimenduak, eta haien hitzak ere espainolez emanak izan dira aipatutako erreportajean.

Beste behin ere sentiarazi didate gure hizkuntzan esandakoak ez duela balio espainolaren galbahetik pasa gabe… Noiz arte euskaldunok jasan beharko dugu gutxiespena eta umilazioa?

Zertarako Bruselako eta Madrileko erakundeetan euskara erabiltzeko eskubidea eskatzen ibili, etxean, bigarren mailako hizkun-tzaz hartzen badugu?

Zure Irakurlearen Gutuna bidali nahiko bazenu, gehienez 30 lerrokoa izan beharko da eta sinatua egon. Igorlearen NANaren kopia erantsi beharko da, baita telefono zenbakia ere bai. NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak argitaratzeko eskubidea gordetzen du, baita laburtzearena ere. Gutunak cartas@noticiasdegipuzkoa.eus helbidera bidali.