Santa Teresa komentuan Ancora elkarteak antolatutako "Galdu genuen hiria" erakusketa dago ikusgai. Donostian ondare arkitektonikoari azken 70 urteetan eragindako suntsipen latzaren argibidea izan nahi du.Ikaragarriak dira begien aurrean jartzen zaizkigun etenik ez duen txikizioaren zerrenda eta argazkiak. Hiritar guztiak daude bertara gonbidatuak, baita hiriko alkatea, gainontzeko agintariak eta udaleko hirigintza saileko arduradunak eta teknikariak ere. Azken hauek bete beharreko eginkizuna izan beharko lukete, ea behingoz kaltearen dimentsioaz kontzientzia har-tzen duten eta, PEPPUC-en berrikusketari ekitean, irmotasunez eta arduratsu jokatzen duten. 2018ko urteak erabakigarria izan beharko luke Udalaren jokabidea eta hirigin-tza sail susmagarriaren ekinbide lotsagarria iraultzeko. Europa aldeko edozein hiriri begiratzea besterik ez dago, Donostian gertatu eta gerta-tzen jarraitzen duenak hiritarrongan harridura, etsipena, mina eta haserrea eragiteko. Nahikoa da!