Despistatu samar nabil, edo inozo hutsa naiz: uste nuen ETB 1eko programazio osoa euskaraz zela, baina ez: urtarrilaren 3ko gaueko pelikula, Gizon umeak, ingeles hutsez bota ziguten kate horren arduradunek, azpititulik gabe. Niri ez zait gaizki iruditzen pelikulak ingelesez ikustea, nik neuk etxean ere jartzen ditut nire ingeles maila hobetzeko, baina ETB 1 jartzen dudanean euskarazko programazioa aukeratu nahi dut, ez beste hizkuntza batena. Eta gau horretan ziria sartu zidaten.
Aukera gutxi dugu zinezaleok pelikulak euskaraz ikusteko. Horrenbestez, eskertzekoa litzateke ETB 1ek atzerriko pelikulak euskaraz emiti-tzea, bikoiztuta edo azpititulatuta. Hori egin ezean, audientzia datuek okertzen jarraituko dute, eta duten ikusle kopuru ttipi hori ere erre egingo dute.