Joan den igandean Eskola Txikien Festa ospatu genuen Abaltzisketan.
Urte osoa egun handi hori prestatzen jardun ondoren, heldu zen gure lanaren fruituak jasotzeko ordua.
Lanerako jende askoren beharrean ginen eta erantzun ezin hobea jaso genuen. Beraz, dena prest zegoen eguna aurrera ateratzeko. Eguraldia genuen aurrikusi ezin genezakeen bakarra eta hori ere portatu zitzaigun. Gauzak horrela, jende ugari gerturatu zen festara bertan egun eder bat pasatzeko asmoz, hurbildu zen jende guztiari eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen. Beraz, mila esker lan egin eta etorri zineten guztioi