Síguenos en redes sociales:

Barçako 'Trobada de Penyes' Donostian

Orain dela egun batzuk, Gure Erealako peñaren presidente jauna, Xabier Almandoz San Sebastián-ek, Donostian ospatuko den Barça-ko Trobada de Penyes-i buruz eskutitz bat argitaratu zuen gure NG egunkarian. Gipuzkoan bizi den katalan bezala, pena handi bat sentitu nuen irakurri eta gero. Seguraski ez dakiela, Almandoz jauna, nola ospatu zen Kataluinean zehar Errealak bi liga irabazi zituenean. Beste aldetik, Gerra Zibil garaian, milaka lagun joan ziren Euskal Herritik eta primeran onartu zituzten Kataluinean errefuziatuak bezala. Ezin da ahaztu. Bartzelonan oso kontent daude Euskal Etxea izateagatik Montcada kalean. Gainera, Errealakoak eta Barçakoak erdi anaiak garela uste dut bihotz bihotzetz. Errealak Bar-tzelonan aurkeztu nahi ba du topaketa bat, bere jarraitzailekin, oso ongi etorria izango zen. Horregatik, ez dut ulertzen bere eskutitza gure Topaketaren aurka. Irakurri eta gero, pena handi bat sartu zi-tzaidan. Gora Erreala eta Visca el Barça!

Donostian bizi den Barça eta Errealaren jarraitzale..