Mikel Zabala Bidasoarekin 2026ra arte
Bidasoa Irunen “etxean bezala” omen dago hegaleko eibartarra
Bidasoak eta lehen taldeko Mikel Zabalak (Eibar, 1998) akordioa hitzartu dute, jokalariak 2026ko ekainaren 30era arte Irungo taldean jarrai dezan.
Ezker hegaleko gipuzkoarra 2018ko udan etorri zen talde bidasotarrera, Somos Eibar Eskubaloia taldetik. Gaurdaino 174 partida ofizial jokatu ditu, 343 gol sartuz: 121 partida Asobal Ligan (245 gol); 32 Europako txapelketetan (EHF Champions League eta EHF European League, 54 gol); hamalau Errege Kopan (23 gol); eta zazpi Asobal Kopan (21 gol).
Pozik
Mikel Zabalak bosgarren denboraldia du aurtengoa talde irundarrean: “Oso pozik nago. Ez nuen zalantzarik izan. Etxean bezala sentitzen naiz, familia eta lagunak gertu ditudala; Espainiar ligako talderik onenetako batean nago, eta gipuzkoar batentzat, Bidasoa Irunen jokatzea ametsa betetzea da”.
Eibartarrak Gabonetako atseden egunak aprobetxatuko omen ditu bigarren itzulirako lanari ekin aurretik: “Europan fase hau ahalik eta hobekien pasatzen saiatuko gara, eta Plenitude Asobal Ligan ea ez dugun orain arteraino ihes egindako adinaizan ere, punturik galtzen, etxean partida oso garrantzitsuak baititugu. Ahalik eta goien geratzen saiatuko gara, Europako plaza horiek lortzen saiatu”.
Temas
Más en Balonmano
-
El Irudek Bidasoa Irun vuelve a la Liga con un derbi "muy importante" ante Anaitasuna
-
Éxito del Nantes de Kauldi Odriozola: a la Final Four de la Champions
-
El Irudek Bidasoa Irun ante Melsungen: un 'game over' europeo que quiere ser comienzo
-
El Bidasoa, sin opción ante el líder de la Bundesliga: Melsungen rima con Essen (22-32)