Bidasoa Irun taldea gaur itzuliko da Irungo Artaleku kiroldegiko entrenamenduetara
Europako txapelketan laugarrena jarraian eta Asobal Ligan 25.a izango den denboraldiari begira, Bidasoa Irun taldea gaur itzuliko da Irungo Artaleku kiroldegiko entrenamenduetara, ligako egutegia abuztuaren 9an ezagutuko duelarik.
Jacobo Cuétara Bidasoako entrenatzaileak jokalari guztiak izango ditu eskura gaur, internazionalak izan ezik, 19.30ean hasiko den entrenamendurako. Alde batetik, Harbaoui Mehdi atezain frantziar-tunisiarra, uztailean Mediterraneoko Jokoak eta Afrikako Kopa jokatu zituena; eta bestetik, Europako junior mailako lau txapeldunak (Eneko Furundarena, Gorka Nieto, Julen Urruzola eta Julen Mujika). Bostak hurrengo astean izango dira taldearekin batera.
Prestaketa aldi honetan, Cuetarak entrenatzen duen taldeak sei lagunarteko partida jokatuko ditu abuztuaren 12an hasita, egun horretan Billère herrira joan beharko baitu Palois taldeak aurreko denboraldian egindako bisita itzuliz. Biharamunean bertan Aragoiko Monzón herriko Bada Huesca izango dute aurkari. Hurrengo astean, Egiako Nazioarteko Torneoan egingo du Gipuzkoan estreinaldia Bidasoak. Azken astean, lagunartekoekin amaitzeko, Getxora joan beharko dute Euskal Kopako finala jokatzera, eta urtarrilean Bathco Torrelavegaren aurka atzeratu behar izan zuten partida ere izango dute Zumaian.
Handik aurrera, azken urteetako maila onari eusteko asmoarekin ilusioz beterik datorren denboraldi ofiziala hasiko da Bidasoarentzat.
Temas
Más en Balonmano
-
El ambicioso proyecto del Nantes suma al guipuzcoano Imanol Garciandia
-
Fotos | El Irudek Bidasoa Irun, campeón de su décima Euskal Kopa consecutiva ante Amenabar Zarautz
-
Una victoria del Super Amara Bera Bera con sufrimiento final (21-22)
-
El Irudek Bidasoa Irun se adjudica su décima Euskal Kopa consecutiva