Gipuzkoa Basketek saskibaloi taldeak eta Simeon Lepichevek, Bulgariako pibotak, hurrengo bi hilabeteetan taldean aritzeko akordioa sinatu dutela jakinarazi zuten atzo. jokalari berriak Javier Nicolauen postua ordezkatuko du pibot postuan ,belauneko lesiotik sendatu bitartean.

Entrenamenduekin berehala hasi den Simeon Lepichevek-ek badu eskarmenturik lehiaketan, izan ere Melillako kamiseta jantzetik baitator. Pasa den denboraldian 7,6 puntu eta 3,6 errebote lortu zituen partida bakoitzeko.

Javier Nicolau eta Mateo Diaz elkarrekin aurkeztu zituzten Gipuzkoa Basketeko jokalari berritzat, Mikel Odriozolaren aginduetara entrenamendua burutu ondoren. Denboraldia berriari begira estreinako errefortzua izan den Nicolau (Castelló, 1997), 2,08 metroko pibota da, LEB Oro mailako Clavijo taldetik dator, eta batez beste 26 minututan 10,6 puntu eta 5,8 errebote lortzetik dator. Castelloarrak esan zuenez “biziki esker-tzen dut aukera hau eskaini izana, zalantzarik gabe helburu handiko proiektua delako”.

Mateo Díaz

Bestalde, Mateo Díaz (Olavarría, Argentina, 2002) izango da GBCen joko-antolatzaile berria. Aurreko denboraldian Fuenlabradan jokatu zuen eta udan Kolonbiako Toros del Valle taldearekin. “Nik badut helburu bat, klubak ere bai, eta helburu horien bila elkarrekin jardunez gero, Donostia oso leku ona izango da nire ibilbidean aurrera egiteko eta taldearekin denboraldi ona egiteko”, azaldu zuen gaur GBCk Bilbao Basketen aurka jokatuko duen lagunartekoan kantxan egotekoa den jokalariak.