Síguenos en redes sociales:

Donostiako Udalak etxegabeei babesa emateko protokoloa aktibatu du

Urte osoan zehar eskaintzen diren laguntzez gain, udalak sortutako laguntza-sorta berri bat da

Donostiako Udalak etxegabeei babesa emateko protokoloa aktibatu duRuben Plaza

Izotz-arriskua aurreikusten den gauetarako, neguko protokoloa aktibatu du Donostiako Udalak. Protokolo hau muturreko egoera klimatologikoetan kale egoeran dauden pertsonei laguntzeko ematen duen prestazio osagarri bat da.

Izan ere, Donostiako Udalak urteko 365 egunetan du etxegabeei laguntza emateko zerbitzu bat, arreta integrala eskeintzen duten 200 plaza baino gehiago, elikadura programak, eta eguneko arreta-programak.

Muturreko egoerarako baliabideak

Muturreko hotz-egoera izaten den egunetarako, udala Neguko Aterpea zabalduko du, La Sirenan kokatua. Muturreko egoera hau Euskalmetek kostaldean izozte arriskua dagoela adierazten duen gauetan aktibatuko da, eta azaroaren 15etik apirilaren 1era arte iraungo du.

Kaleko arreta

Horrez gain, harrera-zentroetara joan nahi ez duten pertsona bereziki ahulei kalean arreta emango zaie, eta zerbitzu hau ez da aktibatuko aterpetxeko zerbitzuarekin batera, beste egoera batean baizik. Horrela, kaleko arreta-zerbitzua 5 gradutik behera egiten duen bakoitzean aktibatuko da, aterpetxe zerbitzua berriz, Euskalmetek izozte arriskua aurreikusten duenean soilik.

Urte osorako zerbitzuak

Baliabide horiez gain, Donostiako Udalak beste hainbat laguntza eskaintzen dizkio etxegabeei urte osoan zehar. Harrera-zentro iraunkorra, eguneko arretarako beste baliabide batzuk, eta elikadura-zerbitzua. Horri esker, etxerik gabeko pertsonei arreta pertsonalizatua, indibidualizatua eta integrala ematen zaie urteko 365 egunetan zehar.

Konpromezua

Protokolaren jarraipen osoa egiteko batzorde iraunko bat ere sortu da, honako elkarte hauez osatua: Gizarte Ekintza zerbitzua (udala), Udaltzaingoa, Ertzaintza, Donostiako suhiltzaileak, Grupo 5, SOS Deiak, DYA eta Osakidetzako Larrialdiak.