Síguenos en redes sociales:

Gure esku mugimenduak abesti berria atera du

Gozategik sortu du kanta, eta Xabier Sukia, Alaitz eta Maider, eta Sua Enparantzak hartu dute parte

Gure esku mugimenduak abesti berria atera dugureesku.eus

Gure eskuk abesti berria aurkeztu du gaur. Xabier Sukiaren letra du, Gozategiren soinuak,eta Alaitz eta Maider eta Sua Enparantzaren laguntza. Ekainaren 7an Bilbora deitu duten elkarretaratzea kontuan izanda, kanta hau sortzea erabaki dute. "Imajinatu libre" izena du abestiak.

Kanta "ereserki" bihurtzea nahi du elkarteak. Horretarako, ekainaren 7an Bilbon ospatuko den ekitaldiaz baliatu nahi dute, kalejira gisa sortu dena kalejira erraldoi bihurtzeko. 2013an sortu zen "Gure esku" herri mugimendua, eta Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea du helburu. ELA, LAB, Steilas, EHNE, Hiru eta Etxalde sindikatuek bat egin dute mobilizazioarekin, eta baita euskal kulturako 144 eragilek ere, manifestu bat sinatuta.