Elikaduraren Estrategia Nazional berriak jasotzen duenez, dieta mediterraneoa (nagusiki, oreka eta barietatea eskaintzen diguten fruta, barazki, lekale, zereal eta oliba-olioa izaten dituena) osasunerako onuragarria den elikadura-eredua da, bai eta jasangarritasun-eredu aparta ere, Unescok berak Gizateriaren kultura-ondare immaterial aitortu zuelarik.

Dieta mediterraneoko produktu nagusien kontsumoa, oro har, digitu bikoitzera jaitsi da Estatuan mende hasieratik, eta ohitura aldaketa horrek areagotu egiten du gizentasunen eta hari lotutako gaixotasunak pairatzearen arriskua.

Rosaura Leis Nutrizioaren Espainiako Fundazioko (FEN) presidenteak azpimarratu duenez, zorionez “Atlantiko ozeanoak eta Mediterraneo itsasoak bustitzen dute gure penintsula, eta bi elikadura eredu tradizional horiek argi erakutsi dute gizabanakoarentzat osasungarriak eta ingurumenarentzat jasangarriak direla”.

Beste zenbait faktoreez aparte, biztanleriak luzeago bizitzea eta bizi-kalitate hobea izatea ekarri dute elika -tzeko modu horiek, nahiz eta azken urteetan eredu horiekiko atxikimendua galtzen ari den, bereziki haur eta nerabeengan, Santiago de Compostelako Unibertsitateko Pediatriako katedradun ere baden Leisek dioenez.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak Estrategian jasotako datuen arabera, etxeko per capita kontsumoak behera egin du dieta mediterraneoko produktu nagusietan 2000 eta 2023 artean, haragi zurietan izan ezik (horietan % 12,8 igo da).

Olioa eta ardoa

Jaitsiera nabarmenenak honako hauek dira: ogi freskoa (-%29,6), ardoa (-%27,6), arrain eta itsaskiak (-%26,6), zerealak (-%20,2) eta oliba-olioa (-%20). Lekaleek % 19,1 egin dute behera, haragi gorriek % 17, fruta freskoek % 14,3, barazki freskoek % 11,5 eta arrozak % 8,6.

Inolaz ere, oliba-olioa da, oraindik ere, olio nagusia etxeetan, eta erabiltzaileek fideltasun handia diote prezioek gora eginda ere; ardo- kontsumoa, berriz, “premium” mailakoetara aldatzen ari da ospakizun berezietarako.

Zerealen artean, osasunari buruzko ardura eta karbohidrato gutxiko dietetarako joera kontuan izanda, irin zurien kontsumoa murriztu egin den bitartean gero eta gehiago kontsumi-tzen dura osoko zerealak, ogiarekin ere garbi ikusten denez.

Estrategiaren dokumentuak garbi erakusten duenez, karbohidrato alternatiboen gorakadak eragin nabarmena izan du arrozaren kontsumoa jaisterako orduan, neurri berean produktu integral eta ekologikoekiko interesa hazi egin delarik.

Kontsumoak behera egin arren, lekaleek presente jarraitzen dute elikaduran; gero eta gehiago aukeratzen dira fruta exotiko eta ekologikoak, baita barazki izoztu eta eraldatutakoak ere; arrainari dagokionean, berriz, freskoek behera egin dute, izoztuen eta plater prestatuen aldean.

Ingurumenari eta osasunari buruzko kezka geroz eta handiago izateak, haragi gorrien kontsumoa apaltzea ekarri dute (behikia, txerrikia, arkumea) zuriek gora egin dutelarik (oilaskoa, indioilarra, untxia).

Joerak

Orokorrean, dieta atlantikoko eta mediterraneoko elikagai bereizgarrien kontsumo beherakada, elikadura-eredu horiekiko atxikidura galtzearekin erlazionatu du FENeko presidenteak. Bere ustez, hainbat faktore desberdin omen dira horren erantzule: egokitasuna, sukaldatzeari denbora gutxiago eskaintzea, produktuen kostua eta sareek sustatzen dituzten elikadura-moda berriak.

Gainera, elikagai fresko, sasoiko eta oso gutxi prozesatuen lekua hartu dute, oso prozesatutako beste batzuek, gantz saturatu eta trans ugari eta, azukre erantsiak dituztenak, “herritarrentzat nutrizio eta metaboliko arrisku handiak dakartzatenak”, Leisen esanetan.

Obesitatearekin eta horrek eragindako patologiekin lotutako dieta txarren aurrean, ezin ahaztu munduan erikortasunaren eta hilkortasunaren kausa nagusiak direla, gazteengan eredu osasungarri jasangarriak sustatzearen aldeko deia egin du adituak, familiak, eskola, komunitatea, industria eta agintariak bat eginda.

Elikagai tradizionalak, zaurgarrienak barne, herritarrentzat eskuragarri jartzea aldarrikatu du; nutrizio arloko informazio eta prestakuntza egokia emateko.