Zaintzaileen arretan gero eta kontsulta gehiago daude
EAEko zaintzaileentzako arreta eta laguntza telefonora egindako deiak %40 egin dute gora sei hilabeteetan
Aurten Zaintel EAEko senide zaintzaileentzako arreta eta laguntzarako telefonoak 435 kontsulta erantzun ditu. Azken sei hilabeteetan, alegia, aurreko urteko aldi berean baino %39,87 gehiago erantzun ditu. %60 Bizkaitik, %29 Gipuzkoatik eta %11 Arabatik.
Horren harira, Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak azpimarratu duenez, gero eta pertsona gehiagok ezagutzen dute Zaintel zerbi-tzua, “komunikabideetan agertzeari esker eta, bereziki, ahoz ahokoari esker”. EAEn mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonen senide diren zaintzaile guztiei zuzenduta dago Zaintel; telefono bidezko arreta eta laguntza zerbitzua da, eta erabiltzaileen bizi kalitatea hobe-tzea du helburu. EAEko zaintzaile ez-profesionalei laguntzeko estrategiaren baitan kokatzen da zerbi-tzua, 2022an jarri zen martxan, eta 2010etik zerbitzu hori eskaintzen zuen Jakiten programari jarraipena eman dio.
Zaintel eskuragarri dago 900 100 356 telefono zenbakian, zaintel@euskadi.eus helbide elektronikoan eta WhatsApp-eko 619 419 628 telefono zenbakian. Doako baliabidea da, irisgarria, berehalakoa, pertsonalizatua, profesionala, konfidentziala eta kalitatezkoa. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak eskaintzen du, Bizitzen fundazioak koordinatzen duelarik. Kontsultak egiten dituztenek esperientzia handiko talde espezializatua topatzen dute telefonoaren beste aldean. Zerbitzuak lehentasunezko hiru baliabide ditu: laguntza emozionala eta entzute aktiboa, entzutea eta lasai-tzea errazteko konfiantzazko giroa sortuz, epaitu gabe; jarraipena eta laguntza psikologikoa beharraren arabera ematen da; laguntza, izapide, zerbitzu interesgarri eta abarrei buruzko informazioa ere eskain-tzen da, eta zaintza egoerak eta laguntza materiala maneiatzeko jarraibide eta aholkuei buruz hitz egiten da, horren premiarik balego.
Aurten, deien arrazoiak aldatu egin dira. Zainteleko arduradunen arabera, lasaitzearekin eta entzutearekin erlazionatutako arrazoiak nagusi izatetik, laguntza psikologiko eta emozionalarekin lotutako premiak pasa dira arreta handiena jasotzera. Gainera, zerbitzuak jarraipen kon-tsultak ere eskaintzen ditu intentsitate handiko ondoez psikologikoko egoerak (antsietatea, depresioa edo gainkarga) edota kalteberatasun handiagoko profilak detektatzen diren kasuetarako, eta kontsulta mota horiek ere gora egin dute 2024ko lehen seihilekoan (%17,40). Guztira, 161 jarraipen kontsulta egin dira: 49 pertsona artatu dira (lautik hiru emakumezkoak), eta astean 3,28 saio egin dira batez beste. Bestalde, erantzundako kontsulten %21ean, eskaera egin duten pertsonen zaintzarekin lotutako beste baliabide batzuen inguruko informazioa eman zaie edo haietara bideratu dira.
Ohi bezala, urteko lehen seihilekoan Zaintelera egindako kontsulta gehienak emakumeek egin dituzte, familiako zaintzaileen profilarekin bat etorriz. Batez besteko profila honako hau izaten da: 58 urteko emakumea, II. graduko mendetasun egoeran dagoen eta zainketarako intentsitate txikiko baliabideak dituen emakume baten alaba. Esan bezala, Zaintel zerbitzuak 435 kon-tsulta erantzun ditu urtarriletik ekainera bitartean, gehienak telefonoz. 376 telefonoz erantzun dira (%85,73), 48 kontsulta WhatsApp bidez (%11,03) eta 11 posta elektronikoz (%2,53). Laguntza psikologiko eta emozionaleko beharrak eran-tzun dira kasuen %51,42an, baliabideei eta laguntzei buruzko informazioa eskaini da %26,61ean, ondoeza landu %9,56an, zaintzari buruzko informazioa eman da %5,43an, eta bestelako kontsultak izan dira %6,98.
Zaintel zerbitzuak herritar guztien eskura dagoen www.zaintel.eus webgunea du. Informaziorako eta arreta emozional eta psikologikorako gunea da, zaintzarekin eta mendekotasunarekin edota desgaitasunarekin lotutako baliabideak, zerbitzuak eta programak kontsulta-tzeko aukera ematen duena. Gainera, familia-zaintzarekin eta zain-tzaileen ongizatea eta auto-zaintza sustatzearekin lotutako prestakun-tza pilulak ere baditu. Imanol Pradales Lehendakariak Mondragon Unibertsitatearen berrikuntza eta ekintzailetza industrial jasangarriko Hirekin zentroa inauguratu du aste honen hasieran Arrasaten, erakundeetako eta enpresaren eta ekonomiaren arloetako ordezkari ugariren aurrean. Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoa buru duen Hirekin berrikuntza- eta ekintzailetza-zentro berriak zutabe hauek izango ditu: ekintzailetza industrial eta teknologikoa, digitalizazioa eta jasangarritasuna (ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen arloetakoa). Estatuan bakarra den proiektu horretara 9 milioi euroko inbertsioa bideratu da.
Xehetasunez
- Informazioa. Zaintel EAEn mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonen senide diren zaintzaile guztiei zuzenduta dago, telefono bidezko arreta eta laguntza zerbitzua da, eta erabiltzaileen bizi kalitatea hobetzea du helburu. EAEko zaintzaile ez-profesionalei laguntzeko estrategiaren baitan kokatzen den zerbitzu hori, 2022an jarri zen martxan, eta 2010etik arreta hori eskaintzen zuen Jakiten programari jarraipena eman dio. Zaintel eskuragarri dago 900 100 356 telefono zenbakian, zaintel@euskadi.eus helbide elektronikoan eta WhatsApp-eko 619 419 628 zenbakian. Doako baliabidea da, irisgarria, berehalakoa, pertsonalizatua, profesionala, konfiden-tziala eta kalitatezkoa. Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak eskaintzen du, Bizitzen fundazioaren koordinaziopean. Kontsultak egiten dituztenek esperientzia handiko talde espezializatua topatuko dute telefonoaren beste aldean. Zerbitzuak lehentasunezko hiru baliabide ditu: lagun-tza emozionala eta entzute aktiboa, entzutea eta lasaitzea errazteko konfiantzazko giroa sortuz, epaitu gabe; jarraipena eta laguntza psikologikoa beharrezko ikusten denean eskaintzen da; laguntza, izapide, zerbitzu interesgarri eta abarrei buruzko informazioa ere ematen da, eta zaintza egoerak eta laguntza materiala maneiatzeko jarraibide eta aholkuei buruz ere hitz egiten da, beharrezkoa denean. Zaintel zerbitzuak herritar guztien eskura du www.zaintel.eus webgunea. Informaziorako eta arreta emozional eta psikologikorako gunea da, zaintzarekin lotutako baliabideak kontsultatzeko aukera eskaintzen duena.