Elkarretaratzea egin zuten atzo Errioxako Feministek deituta Logroñon, 12 eta 13 urteko bi neskato ustez bortxatu zituztelako kasua sakon iker-tzeko eskatuz. Ustezko egile direlakoan, jada atxilotu dituzte 14 eta 17 urte bitarteko 5 adingabe. “Nazkatuta gaude gizarte-gaitz bihurtzen ari delako, eta ezarritako neurriak nahikoak ez direlako”, adierazi zuen Errioxako Feministen bozeramaile Taniak. Gertatutakoa gaitzetsi eta biktimei babesa bidali ondoren, “funtsezko arrazoiei buruz” hausnartzeko eskatu zuen. “Arazo bat dago hezkuntzan, zerbaitek huts egin du”, gaineratu zuen.

“Arazo nagusietako bat pornografia dela” adierazi zuen, eta ez hori bakarrik: “Mundu guztiak jakin arren, ez da horretaz hitz egin nahi”. “Pornografia gero eta bortitzagoa da, eta adingabeek gero eta gazteagotan eskuratzen dutenez, bortxaketa-eskola moduko bihurtzen da. Zor-tzi urtekoa da gutxieneko adina, eta artean ez dira heldutasunera iritsi” adierazi zuen. Horregatik aldarrikatu zuen: “Erakundeek hausnarketa eta autokritika egin dezatela. Eseri, aztertu eta plan hobeak egin ditzatela; edota agian ezta hori ere, planak berez eginda daudelako, baina iritsi behar duten lekura iristeaz ardura daitezela, bidean zerbaitek huts egiten duelako”.

Barne Ministerioak eskainitako datuen arabera, sexu-delitu anizkoi-tzak %56 gehitu dira 2016 eta 2021 artean; eta emakumeen aurkako indarkeriari buruzko erreferen-tziazko Feminicidios.net atariak jakinarazi duenez, mota horretako lau erasoetatik bat adingabe batek egiten omen du. Gainera, indarkeriak gora egiten duen aldi berean, indarkeria hori ukatzen duten gizonezko gazteen kopurua ere hazten ari da, emakumeen sexu-esplotazioa onargarri-tzat hartzen den hein berean. Hori guztia kontuan izanik, jarduketen fokua prebentzioan jarri behar dela iruditzen zaie, eta ikuspegi feministatik abiatuta hezkuntzaren parte izanda gauzatu beharko litzatekeela.

Beste neskatila bati erasoa

Bestalde, Polizia Nazionaleko agenteek groomer bat atxilotu zuten Zaragozan, online jokoen bidez zortzi urteko neskato bati sexu-jazarpena egitea leporatuta. Ordainetan mugikorretako joko baterako sariak eskaintzen zizkion gizonezkoak, adingabearen irudi sexualak lortu zituen, eta zorionez, bi asteren buruan atxilotzea lortu dute.

Poliziaren Zuzendaritza Nagusitik jakinarazi dutenenez, adingabearen amak Kolonbian jarritako salaketaren ondoren hasi omen zen ikerketa. Amaren esanetan, heldu batek alaba sexualki jazarri omen zuen, baita xantaia egin ere, mugikorreko joko bateko sarien truke neskatilaren irudi sexualak lortzeko. Salaketa jaso ondoren, Ziberdelinkuentzia Unitateko agenteak ikertzen hasi ziren, egilea Espainian egon zitekeenaren zan-tzuak zeudelako. Ikertzaileek berehala baieztatu zuten, groomerraren eta adingabearen arteko hasierako kontaktua, mugikorretarako joko batean baliatutako txataren bitartez gertatu zela.

Behin bide horretatik elkarrizketa hasi ondoren, helduak telefono zenbakia eskatu zion adingabeari, berehalako mezularitzako aplikazio batetik harekin hitz egiteko. Aplikazio horren bidez, bideo-deiak egin eta izaera sexualeko fitxategiak trukatu ahal zituzten. Atxilotuak beste hainbat adingaberekin ere elkarrizketak izan zituela frogatu ahal izan zuten agenteek.