Kilometroak: Ibarrak Txoriak Txori abestia kantatu du
Jaian lortutako dirua Uzturpe ikastolarentzat izango da
This browser does not support the video element.
Eguraldi onarekin hasi du Ibarrak aurtengo Kilometroak festaren egun handia. Gipuzkoako ikastolen jaia Uzturpe ikastolak prestatu duIrribarra lelopean eta dirua eskolaren kanpoaldea birmoldatzeko erabiliko dute besteak beste. Pandemiak baldintzatuko ez duen Kilometroak izango da bi urte zail pasa ondoren.
Kilometroak 2022: Ikastolen festa ospatu da Ibarran, "euskara eta euskal kultura erdigunean" kokatu dituelarik
Eguneko momenturik berezienetarikoak Txoriak Txori abestia protagonista izan du goizeko 12.00etan. Musika gune guztietan kantatu da batera eta parte hartzaile guztiek elkarrekin Ibarra osoa bete dute abesti ospetsuarekin.
Lau proposamen nagusi daude hiritarrek disfrutatzeko: Sormena, Jolasak, Musika eta Gastronomia. Adibidez, musikaren arloan kontzertu ugari egongo dira edota gastronomia ardatzaren barruan hainbat leku bazkaltzeko.
This browser does not support the video element.