Eustatek egin duen txostenak emaitza interesgarriak argitaratu ditu. Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen ehuneko hamar puntutan baino gehiagotan aldatu zen bizilekua iaz. Horixe da Euskadiko Erkidego barruko aldien ia %70etan egiten den mugikortasuna. Hau da, EAEko biztanleriaren %10,5ek bizileku-aldaketaren bat egin zuen 2021ean. Ohiko bizileku-aldaketa horien %67 autonomia-erkidegoan bertan egin ziren eta gainerakoak autonomia-erkidegotik kanpora.

Ildo beretik, Euskal AEn ohiko bizileku aldaketak 229.926 izan ziren guztira. Horietatik 99.981 udalerri berean egindako bizileku-aldaketak izan ziren. Autonomia-erkidego barruko mugimendua, hau da, jatorria eta helmuga Euskal AEAko udalerriak dituena, 54.679koa izan zen. “Era berean, kanpoko edo erkidegoz kanpoko immigrazioak, hau da, jatorria autonomia-erkidegotik kanpora duten eta helmuga Euskal AE duten immigrazioak 39.427 izan ziren; horietatik 19.615 atzerritik iritsi ziren. Hori %15,8ko igoera da 2020ko zifrekin alderatuta”, nabarmentzen da txostenean. Azkenik, kanpoko edo erkidegoz kanpoko emigrazioak, hau da, autonomia-erkidegoko udalerri batetik autonomia-erkidegotik kanpora izandako bizileku-aldaketak, 35.839 izan ziren; eta horietatik %43k (15.454) atzerria izan zuten helmuga.

Bukatzeko, aipatu behar da Ikuspegik emandako datu gisa Arabako biztanleria 334.304 herritarrekoa dela, eta horietatik ia 45.000 atzerritarrak direla. Hau da, Arabako biztanleen ia %18 atzerritarrak dira.

Immigrazioak gora egin du, baina immigrazioarekiko eta bizikidetzarekiko pertzepzioa ere hobetzen da. Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak urtero txosten bat egiten du euskal gizarteak atzerritar jatorriko biztanleekiko dituen pertzepzioak eta jarrerak aztertzeko. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak ildo horretan argitaratutako azken txostenaren arabera, iazkoa “bereziki gogorra” izan zen egoera ekonomiko eta sozial “kritiko” batera behartutako pertsona eta familia asko dituzten herritarrentzat. Hala ere, txostenaren ondorioetako bat da, tolerantziarik ezetik urrun, gizartea inoiz baino ulerkorrago agertu dela egoera horren aurrean.

Hala, Eusko Jaurlaritzaren esanetan, “2021. urtea bereziki gogorra izan da herritarrentzat, pertsona eta familia asko ekonomia eta gizarte-egoera kritikoa bizitzen ari baita. Hala ere, Ikuspegiren ondorioetako bat honako hau da: Testuinguru horretan, tolerantziak behera egin beharrean, EAEko gizarteak elkartasuna areagotu du eta ulerkorrago agertu da, eta jatorri atzerritarra duten pertsonen inguruan jarrera inklusiboagoa eta toleranteagoa erakutsi du”.

Bestalde, eta ildo horretatik jarraituz, “EAEko gizartea oso zabala da sexu eta genero-aniztasunaren aurrean, baina aitortzen du LGTBI kolektiboak bereizkeria jasaten duela eremu batzuetan. Hala islatzen du Neurtu 2021. EAEko aniztasunari buruzko barometroa: sexu eta genero-aniztasunarekiko pertzepzioak eta jarrerak txostenak; txostena Ikuspegik egin du. 2021eko lehen edizio honetan, inkestaren ardatzak sexu eta genero-aniztasunarekiko jarrerak eta LGTBI kolektiboa dira”, gaineratu zuten Eusko Jaurlaritzatik. Gainera, ikusgarritasunari eta gizarte-adierazpenari dagokienez, biztanleen %60 inguruk aitortzen dute LGTBI kolektiboak ikusezintasuna eta mugak jasaten dituztela haien identitatea aske adierazteko orduan. Inkesta bete dutenen “%91,4 inguruk uste dute positiboa dela berezko genero-identitatea errespetatzea administrazio publikoaren aldetik arreta jasotzean; ildo beretik, %82,2k onartzen dute dokumentazio ofizialak “gizon” eta “emakume” aukera tradizionalak baino genero-aukera gehiago jaso-tzea. Gainera, biztanleen %86,8 osasun-sistema publikoak sexua berresleitzeko eskubidea berma-tzearen alde daude”.