Bi autobusek eta auto batek talka egin dute Granadan, Moraleda Zafayona parean, eta pertsona bat hil eta 35 zauritu egon dira, horietako zazpi larri. Gertakaria goizeko 6.00ak baino lehen izan zen, une horretan hainbat herritarrek 112 telefonora deitu bai-tzuten, A-92 errepideko 210. kilometroan, Malagarako noranzkoan, bi autobusek eta auto batek talka egin zutela jakinarazteko.

Istripuaren lekukoek adierazi zutenez, hainbat zauritu omen zeuden, baita bidari zenbait ibilgailuetan harrapatuta ere. Berehala, zentro koordinatzailetik, Trafikoko Guardia Zibila, 061 Osasun Larrialdietarako Zentroa, Babes Zibila eta Partzuergoko suhiltzaileak aktibatu zituzten. Herriko alkate María del Carmen Canterok azaldu zuenez, Udalak “baliabide guztiak jarri ditu” agintarien zerbitzura, eta “eremu horretako zirkulazioa zabaltzeko ahaleginean ari ziren”. Gainerako bidaiariak herriko jatetxe batean geratu dira. “Gertaera autobian bertan izan da. Dirudienez, bi autobusak Madrildik Algeciraserako (Cadiz) norabidean zetozen” azaldu du.

112 zerbitzutik jakinarazi zutenez, Granadako 112 Larrialdietako zerbi-tzuburua eta probintziako aholkulari tekniko bat istripua gertatu zen lekura bertaratu, eta haiek baieztatu omen zuten pertsona bat hil zela, zazpi larri zaurituta eta beste 28 zauri arinagoekin. Istripuan hildakoa autobus-gidarietako bat zen, eta ibilgailu horien helmuga Cadizeko Algeciras omen zen, Itsasartea Zeharka-tzeko Operazioan ondoren Marokora gurutzatzeko asmoz.

Andaluziako Juntak Granadan duen Osasun Ordezkaritzako iturriek azaldu zutenez, 18, zortzi eta hamaika urteko hiru adingabek San Zezilio Klinikoko Larrialdi Pediatrikoetan zaintza jaso eta egonkor omen zeuden Behaketa sailean. Zainketa intentsiboetako unitatean daudenak, aldiz, Virgen de las Nieves Ospitale Neurotraumatologikoan omen daude, egoera larrian. Zentro horretan bertan artatu zituzten istripu berean min hartutako beste bederatzi paziente, eta haietako bati ebakun-tza egin behar izan zioten. Horiez gain, bost zaurituk behaketan jarrai-tzen zuten atzo, eta kontsultatik pasa ziren hiruetatik biri alta eman zi-tzaien; hirugarrena berriz, arin zauritutako hamar urteko adingabea zen.

4,5 milioi joan-etorri

Honako hauxe izan da ostiralean hasi zen udako lehen irteera operazioko ezbeharrik larriena. Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) aurreikuspenen arabera, errepideetan 4,5 milioi joan-etorri espero dira Espainia osoan. Prestaturiko antolakun-tza-dispositiboan 39 drone erabiliko dituzte trafikoa erregulatzeko, iaz baino hamaika gehiago.

Irteera-operazioa igande gauerdira arte luzatu zen, eta Guardia Zibilaren Trafiko Saileko 34 motor kamuflatu ere erabili zituzten, motor-gidariek ezbehar gehien izaten dituzten errepideetan istripuak murriztu asmoz. Motozikleta horiek inolako errotulurik gabe ibiltzen dira, eta udako asteburuetarako prestatzen dabiltzan proba pilotu batean erabiliko dituzte; arau-hausteren bat egin dela ikusiz gero, salaketa jarri ahal izango dute. Dronei dagokienean, eta beti ere errepideetako segurtasuna bermatu asmoz, Trafiko Zuzendaritza Nagusiak 39 erabili ditu, eta horietatik 23k dute salaketa jartzeko gaitasuna. Horiez gain, Trafikok 780 radar finko eta beste 545 mugikor ere ipini zituen. 245 kamera ere erabili dituzte gidariek telefonoa ez erabiltzea eta gerrikoa eramatea zaintzeko, eta hamabi helikopterorekin osatu dute antolakuntza guztia. DGTren arabera, uztailean 44 milioi joan-etorri espero dira guztira Espainian. Kopuru horren barruan sartzen dira Itsasartearen Pasabidea Operazioa berriz martxan jartzeak errepideetan eragiten dituen 700.000 mila ibilgailutik gora, bai eta Portugalerako zeharkaldian datozenak ere.