- Gobernuak hamargarren Perte-a - Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoa (Proyecto Estratégico para la Recuperación y Transformación Económica)- onartu zuen atzo, Espainia mikroelektronikan eta erdieroaleetan erreferente bihurtzeko plana, 2027. urtera bitartean 12.250 milioiraino irits daitekeen inbertsio publikoa horretara bideratuz. Europako funtsei esker sustatu ahal izan den Perte Chip izena jarri dioten egitasmo hau orain arteko "asmorik handienekoa" da, kopurua kontuan hartuta, eraldaketarako duen ahalmena kontuan izanik, bai eta Espainiari eta Europar Batasunari ekar dakiekeen autonomia teknologikoari dagokionean ere.

Nadia Calviño Gobernuko presidenteorde eta Ekonomia Gaietarako ministroak nabarmendu zuenez, inbertsio-maila horrek Espainiako ekonomian efektu biderkatzailea sortzea ahalbidetuko omen du. Helburua argi daukate: "Mikroelektronika eta erdieroaleak diseinatzeko eta ekoizteko gaitasunak modu integralean garatzea, balio-kate osoa barne hartuta". Ministro Kontseiluak Perte berri horri onartu zuen une berean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea sektorean erreferentzia diren lau enpresatako kontseilari delegatuekin bilduta zegoen Davoseko Munduko Ekonomia Foroan: Intel, Qualcomm, Mikron eta Cisco. Cristiano Amon Qualcommeko kontseilari ordezkariarekin izandako bileran adierazi zuen Sanchezek, mikrotxipak diseinatzen munduko lehen enpresa "bazkide giltzarri" izateko asmoa duela Espainiak.

Plana oinarrizko lau ardatzetan egituratuko da: gaitasun zientifikoa indartzea, diseinu-estrategia, fabrikazio-estrategia eta informazioaren eta komunikazioaren sektoreko fabrikazio-industriarena (IKT). Lehenengoak 1.165 milioiko zuzkidura ekonomikoa izango du gaitasun zientifikoa indartzeko, mikroprozesadoreei edo txip kuantikoei buruzko I+G+b garatuz; bai eta Europa mailan garatutako proiektu estrategikoetan parte-har-tzea indartzeko finantzaketa-lerro bat abiarazteko ere. Diseinu-estrategiak 1.330 milioi euro izango ditu Espainiak mikroprozesadoreen diseinuan duen gaitasuna indartzeko; eta teknologien fabrikazio eta Europako komunikazioen industriaren dinamizazioak 400 milioi euro izango dituzte, besteak beste, hedatzen ari diren enpresak eskalatzeko txipen funts bat sortzeko moduko neurriak finantzatzeko.

Diru kopururik handiena fabrikazio-estrategiaren ardatzera bideratuko da; izan ere, 9.350 milioiko inbertsio publikoarekin, bost nanometro baino gutxiagoko eta gehiagoko edukiera duten fabrikazio-plantak eraiki ahal izango baitira, abangoardiakoak eta maila ertainekoak, hurrenez hurren. Proiektuaren baitan garatuko diren jardueren koordinazioa, eraginkortasuna eta koherentzia bermatzeko, Jaime Martorell Suarezek beteko duen arduradun postu berezia sortu du Gobernuak.

lll Estratégicos. El Perte Chip es el décimo proyecto estratégico que aprueba el Gobierno en el marco del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia financiado con fondos europeos. Este proyecto es el que cuenta con una mayor dotación pública, por delante del Perte de energías renovables, hidrógeno renovable y almacenamiento, en el que el sector público aportará más de 6.900 millones de los 16.300 millones de inversión que pretende movilizar. También supera al del vehículo eléctrico y conectado, con una contribución del sector público de 4.300 millones y una inversión privada de 19.700 millones. Estos planes son proyectos estratégicos para el futuro de la economía.