- Espainian onartu berri den lan-merkatuaren erreformarekin pozik agertu zen atzo Nazioarteko Diru Funtsa (NDF), eta gizarte-eragileekin izandako elkarrizketatik eratorritako babes-maila handia nabarmendu zuen. Gobernuari, berriz, epe ertainerako zerga-finkapen egitasmo "sinesgarri bat" aurkezteko eskatu zion.

Erakundeak txalotu egiten du arau horrek merkatuko gabeziei aurre egiteko helburua izatea, kontratu mugagabeak erakargarriago eginez, eta oreka bilatu nahirik langileen-tzako babes handiagoaren eta enpresentzako malgutasunaren artean. "Zuzendariek oso begi onez hartu dute berriki onartutako lan-erreforma" aipatzen du Funtsak, Espainiako kontu publikoei buruzko txostenean. Bertan azpimarratzen denez, oso garrantzitsua da hezkuntza eta lan-merkatuko politika aktiboak indartzea, lan-indarraren eta sektorekako berresleipenaren trebetasunak hobetzen laguntzeko, eraginkortasuna bermatzekotan koordinazioak duen garrantzia nabarmenduz.

Azterketan ohartarazi dutenez, susperraldia abian egon arren eta enplegua indarberrituta badago ere, jarduera pandemiaren aurreko mailaren azpitik mantentzen omen da, eta ziurgabetasunak lausotu egiten omen ditu aurreikuspenak. Ildo horretan sakonduz, Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendaritzaren iri-tziz, ekonomiari emandako lagun-tzak malgua izaten jarraitu behar du, susperraldia ondo finkatuta egon arte. Epe ertainean politika zuhurrak beharko direla gaineratu dute, egonkortasun makrofinantzarioa babestu, eta hazkunde iraunkorra, berdeagoa eta inklusiboagoa susta-tzeko.

Aurrerantzean, zerga-politikak epe laburrera laguntzen jarraitzea gomendatzen du, gero eta gehiago ahulei zuzenduta; eta txostenean azpimarratzen du, susperraldia finkatu ahala, zor publikoa pixkanaka murriztu beharko litzatekeela, etor litezkeen shockei begira zerga-esparrua berreraikitzeko. «Epe ertainerako zerga-egonkortze plan sinesgarri bat goiz formulatzeak, ezinbesteko adostasun soziala sortzen eta inbertitzaileen konfiantza babesten lagun dezake», dio NDFren azterketan; eta, "pentsio-sistemaren iraunkortasuna ziurtatzea" ere oso garrantzitsutzat jo dute.

Aurreikuspenak Ondorioetan, Nazioarteko Diru Funtsaren direktorioak aldaketarik gabe eutsi die urtarrilaren amaieran argitaratutako Estaturako azken aurreikuspen makroekonomikoei: 2022an BPG %5,8 haziko da, hurrengo urtean %3,8ra eta 2024an %2,3ra apalduz. Horren harira adierazi dute, euren iritzian omikron aldaerak eragin txikia izango duela jarduera ekonomikoan, eta Espainiako ekonomiaren susperraldiak hainbat helduleku badituela: kontsumo pribatu sendoa, Europako funtsek hein batean finantzatutako inbertsio publikoaren bultzada, eta nazioarteko turismo-fluxuak pixkanaka normaliza-tzea.

Bestalde, erakundearen ustez Espainiako inflazioak goian jarraituko du 2022ko hasieran, energiaren prezio altuak eta hornidura-katearen etenak direla eta; baina behin faktore horiek desagertzen direnean, moteltzea espero dute urteko bigarren erdialdean.

NDFren aurreikuspenen arabera, 2021ean %3,1era iritsi zen inflazioaren batez besteko tasa, %3,5era igoko omen da aurten, 2023an batez beste %1,2ra jaisteko, eta %1,6ra hurrengo urtean.

Mercado laboral. En cuanto a la evolución del mercado laboral, el directorio el FMI celebra que el empleo se haya recuperado con fuerza y ya supere los niveles anteriores a la crisis. Así, las proyecciones del Fondo apuntan a que la tasa de paro bajará este año al 14% desde el 15% del cierre de 2021, para seguir disminuyendo los próximos años hasta situarse en el 13% en 2026. Por otro lado, el FMI espera que España logre reducir este año su déficit presupuestario al 5,3% del PIB desde el 7,8% del año pasado.