Jakineko zuzendari Lorea Agirrek eta lanaren koordinatzailea Xabier Eizagirrek, Emakume Abertzale Batzako kideen obren digitalizazioa aurkeztu dute gaur Donostian. Jakinen webgunean guztira bederatzi idazleen 1.292 dokumentu daude eskuragarri.

Agirreren hitzetan "lan kualitatibo mardula da" gaur aurkeztu dutena, "apenas egin baita azterkerta bibliografikorik garaitsu horretako emakumeen obraren gainean".

Jakinek martxan duen euskal pentsamenduaren transmisiorako proiektu digitalaren atal berri bat osatzen dute Emakume Abertzale Batzako bederatzi idazleek eta bere lanak.

Proiektu honen atal berrian Julene Azpeitia, Errose Bustintza, Karmele Errazti, Miren Etxabe, Julia Fernandez Zabaleta, Tene Muxika, Polixene Trabudua, Sorne Untzueta eta Elbire Zipitriaren idazlan argitaratu guztiak katalogatu eta digitalizatu dira.

Gaiei dagokionez zazpi lerro sailkatu dira: Literatura, Politika, Emakumea, politika eta gizartea; Hezkuntza, Euskara eta Euskal Herria, Gizartea, Etika eta erlijioa; eta Tokiko informazioa eta herri kronikak.

Digitalizazioa, Eizagirreren hitzetan, "inurri lana" izan da eta "sariitan, identifikatzea izan da zailena".