- Gipuzkoar hiriburuko ertzain-etxeko agentea aurreko urteko egun berean hil zen, patruila-lanetan ari zela beste agente batekin batera Urumea ibaira erorita Iñigo Etxarri. Euskal poliziaren Esan sindikatuak lankide eta afiliatua gogoan izan zuen atzo Donostian.

Ekitaldian, lankideak eta senideak bildu ziren, tartean Jose Ramon Etxarri anaia, eta lore-eskaintza egin zioten ibilgailua ibaira erori zen leku berean, “Donostiako gizarteari zerbitzua eskaintzen ari zela izandako istripu baten ondorioz hil zen agentea” gogoratuz. Donostiar Udaleko Segurtasuneko zinegotzi Martin Ibabe ere omenaldian izan zen.

47 urteko Iñigo Etxarri, Tiri, Donostiako semea, 2020ko abenduaren 30ean hil zen, gidatzen zuen autoa goizaldean ibaira erori zenean. Gorpua handik ordu batzuetara erreskatatu ahal izan zuten; patruilako bigarren kidea, berriz, uretatik bere kabuz irteteko gauza izan zen, eta ospitalean sendatu zizkioten sufritutako zauriak.

“Guztion segurtasunaren zaintzaile”

Donostiako ertzain-etxeko Teo Zuloaga agente eta Esanen ordezkariak testu bat irakurri zuen, eta bertan adierazi zuenez, “Tirik, haren lankide izan ginenontzat, donostiarren oinarrizko beharretako bat bermatzea zuen egiteko nagusia, guztion segurtasuna zaintzea, alegia”.

“Istripuekin batera sarritan galera handiak gertatu ohi dira”, esan zuen; eta Etxarriren heriotza “galera ikaragarria izan zen”; haren lankideak, berriz, “zorionez, heriotza saihestu ahal izan zuen”.

“Gure oroimenetik desagertzen direnean uzten omen diote pertsonek existitzeari. Guk argi daukagu Tirik gure artean jarraitzen duelaTiri. Haren txantxak entzun ez arren, bera gurekin aurrez aurre egon ez arren, ondo gogoan daukagu, eta bere oroitzapenari atxikitzen ga-tzaizkio hark utzitako hutsuneak eragindako une goibeletan”.

Hitz horiek irakurri ondoren egin zen lore-eskaintza, eta une horretan, Etxarriren lagun eta Donostiako ertzain-etxeko ertzainengandik oso hurbileko Pablo izeneko haurra izan zen protagonista. Jarraian, aurreskua dantzatu zen hildako ertzainaren omenez, eta minutu bateko isilunea egin zen Agur Jaunak en-tzuten zen bitartean.

Lan-txanda zutelako eguerdiko ekitaldian parte hartu ezin izan zuten Iñigo Etxarriren taldeko lankideek, berriz, hura gogoratzeko beste ekitaldi bat egin zuten goizeko zortzietan leku berean, Josu Bujanda Ertzaintzako burua bertan zelarik.