- 1977. urtea zen, eta Beasainek jardunaldi berritzaile bat antolatu zuen ikastolen finantzaketarako dirua biltzeko; izena: Kilometroak. Gaur egun, aspaldiko urriaren 16 hartatik 44 urte pasa direnean, Gipuzkoako ikastolen jai handia ospatzen jarraitzen da urtez urte, euskara eta euskal kultura susta-tzen jarraitzeko.

Josu Erguinek ekarri zuen ekimena Estatu Batuetatik. Euskaldunon harrera ezin hobea izen. Lehenengo ekitaldi hartan 15.000 pertsona inguruk hartu zuten parte, eta euskal kulturako hainbat pertsonaia famatu ere bertaratu ziren: Mikel Laboa eta Joxemiel Barandiaran, besteak beste.

Adur Ezenarrok Kilometro haietan bost hilabete baino ez zituela kontatu zuen. Berak oroitzen ez badu ere, gurasoek esanda daki Beasainen izan zela haur-kotxean sartuta.

Txiki-txikitatik ikastolen aldeko lanean jardun du, eta adierazi duenez, gaur egun, Ordiziako alkate-tzatik, belaunaldi berriak heztea omen du helburu nagusi.

Euriaren presentzia azpimarratu zuen, aldiz, Leire Artolak. Euriak sarri samar busti izan baitu Kilometroak jaia.

Goierriko Ikastolen festaz min-tzatzeaz ez ezik, Andoinen izandakoak ere gogoan izan zituen; andoaindarra baita jaiotzez Beasaingo lehen emakumezko alkatea. "Andoaingo Kilometroak ere euriz blai bizi izan ditugu", adierazi egin du.

Hala ere, Euskal Herriko eguraldi txarrak alde onak ere ba omen ditu: "Euriak gure Ikastolak loratuko ditu", esan zuen Artolak.

Zubiarrainek Beasain, Ordizia eta Lazkaoren arteko batasuna nabarmendu zuen, "elkarrekin dihardugu beti, euskararen eta gure kulturaren alde lanean".

Amaitzeko, euskararen alde lan egiteko konpromisoa berretsi du, orain 44 urte, lehen aldiz, egin zen moduan.