Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano, Kilometroak jaialdiko antolatzaileekin elkartu zen atzo Foru Aldundian, aurtengo ekitaldiaren helburuen eta ezaugarrien berri izan eta bere atxikimendua adierazteko asmoz. Bileran euskararen biziberritze prozesuari "indar betez bultzada berri bat emateko unea" dela ere esan zuen. Goierriko hiru ikastolek (Andramendi, Jakintza eta San Benito, hurrenez hurren), elkarlanean antolatuko dute aurtengo edizio, Batera, bagara, bat gara lelopean, hainbat ospakizunekin eta festa jendetsurik gabe.