eNEKO GOIBURU Ordiziako 48. gazta lehiaketako irabazlea

Eneko Goiburu: "Etxean, familia arteko dastaketa egiten dugu"

09.09.2021 | 00:19
Eneko Goiburu: "Etxean, familia arteko dastaketa egiten dugu"

oRDIZIA Eneko Goiburu segurarra bolada onean dago. Atzo Ordiziako 48. Gazta Lehiaketa irabazi zuen. Ez da bere lehen garaikurra. Legazpiko lehiaketan bigarren postua lortu zuen aurten eta urrea aurrekoan. Aldi berean, gaztagilea eta irabazlea den familia batetik dator. Odolean du onena izatea.

Zorionak Eneko! Zer suposatzen du gaur garaile izatea?

–Poz handia da niretzat lehenengo postua lortu izana. Lan handia da aurretik dagoena eta sari hau errekonozimendu bat da. Aurki datorren kanpaina berria ilusioz hasteko bultzada ere bada.

Ordizian irabaztea ez da edozer gauza.

–Ordizian irabaztea dagoen txapelketarik onena irabaztea da. Aldi berean, lehiaketa honek balio sentimental handia du guretzat, zonaldekoak garelako, Goierrikoak.

Gaztagile familia batetik zatoz, eta ez da lehen aldia Ordizian irabazten duzuela. Zenbat urte daramatzazue gaztagintzan jarduten?

–Ez dakit familiako zenbatgarren belaunaldia naizen ni gazta munduan dabilena, asko baikara. Ordea, hirugarren belaunaldia naiz Ordizian lehenengo saria lortzen duena. Aitonak 70. urtean irabazi zuen, aitak eta amak 1995 eta 2014. urteetan, eta orain nik, 2021ean.

Nolakoa da gazta irabazlea?

–Denominazioak eta lehiaketak eska-tzen dituen baldintzak betetzen dituen gazta da, txukuna. Gurea otsaileko gazta da, nahiko onduta dagoena. Keatua da. Gure etxeko marka edo ohitura da lehiaketetara aurkezten ditugun gaztak keatuak izatea.

Nola aukeratzen da lehiaketa baterako gazta?

Ez da erraza izaten. Etxean familiarteko dastaketa egiten dugu. Egokienak direnak sailkatzen joaten gara, eta azkeneko dastaketa batean gure ustez hoberana dena hautatzen dugu. Familiarteko zerbait izaten da prozesua eta aukeraketa.

Datozen urteetan ere Ordizian ikusiko dugu Ondarre?

–Tradizioa da guretzako Ordiziako Gazta Lehiaketara aurkeztea. Ez gara lehiaketa askotara aurkezten produkzio txikia dugulako; baina Ordizia ezin da falta. Egun polita izaten da orokorrean, lagunekin egon, pintxo bat jan, zerbait edan, etab. Aurten bezala irabazi ezkero... ?la bomba!?.

anteriorsiguiente
noticias de noticiasdegipuzkoa