Euskadiko biztanleriaren %11 atzerritar jatorrikoa da

Talde hori 4.777 pertsonatan hazi da, aurreko urtearekin alderatuz gero etorkinen kopurua %76 gutxitu arren

31.08.2021 | 00:02

donostia – Euskadiko biztanleriaren %11,1 atzerritarrak dira jatorriz, guztira 246.501 pertsona, Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokiak 2021eko urtarrilaren 1ean erroldatutako datuekin egindako azken zenbaketaren arabera.

Koronabirusaren pandemia pairatu dugun azken urte honetan, kolektibo hori 4.777 pertsonatan hazi da; baina igoera hori gorabehera, zifra horrek %75,8ko gutxitzea adierazten du, aurreko urtearekin alderatuta.

Ehuneko horietan bada alderik lurraldeka aztertuz gero. Arabak du atzerriko jatorriko biztanleriaren ehunekorik handiena (%13), ondoren Gipuzkoak (%11,2) eta, txikiena berriz, Bizkaiak (%10,6).

Talde horretako pertsona gehienak Latinoamerikako herrialdetan jaiotakoak dira (%51,7), eta gehienak emakumeak (%61,2). Horrek erakusten duenez, Euskadiko eskaria batez ere etxeko lanekin edo zaintza-lanekin lotutako profilekoa da.

Jatorriz herrialde nagusia, ordea, Maroko da, 28.317 pertsonarekin; ondoren Kolonbia dator, 27.074 pertsonarekin. Bi herrialde horien artean biltzen dituzte, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako atzerriko jatorriko pertsona guztien laurdena inguru.

Azken urte honetan, eta jatorrizko herrien arabera aztertuz, Latinoamerikak eta Magrebek jaitsiera handiagoa jasan dute kopuru absolutuetan; bitartean, Errumaniatik etorritako pertsonen kasuan saldo negatiboa erregistratu da, aurreko urtearekin alderatuta 472 pertsona gutxiago baitaude erroldatuta.

estatu osoan Euskal Autonomia Erkidegoa gainerako autonomia-erkidegoekin alderatuta zer nolako egoeran dagoen aztertuz gero, Euskadi Estatu osoaren azpitik dago (%15,4) atzerritar jatorriko biztanleen ehunekoan; zenbait erkidegoetatik oso urrun, gainera: esate baterako, Madrilen %20,7 dira, Kanarietan %20,2, eta Mediterraneo kostaldeko Balear Uhartetan %24,3 eta Katalunian %20,5.

2021eko urtarrilaren 1ean, atzerrian jaio eta Euskadin erroldatutako pertsonen %26,3k Espainiako nazionalitatea zuen.

2020. urtearekin alderatuta, eta pandemiaren testuinguruan egonda, espainiar nazionalitatea duten atzerritar jatorriko pertsonen ehunekoak gora egiten jarraitu du.

anteriorsiguiente
noticias de noticiasdegipuzkoa