- Covid-19ak eragindako krisiaren aurrean Gipuzkoako nekazaritza eta abeltzaintzako sektorearentzako laguntzak eska-tzeko epea datorren irailaren 17an amaituko da, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.

Laguntza hauen xede izango dira Gipuzkoako nekazaritza eta abeltzaintza sektorean covidak kaltetutako behi-aziendak (haragia, esnea), ahuntz eta ardiak, sagardogintza, txakolina eta behi-azienda suharrak jasandako galera ekonomikoak konpentsatzea.

Diru-laguntza hauen onuradun-tzat izateko, Gipuzkoako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritza-ustiategien titular edo titularkidetzat agertu beharko da, baldin eta nekazari izaera nagusia betetzen badute eta 2020ko eskaera bakarrean esnetarako behien eta haragitarako behien abeltzainei lotutako laguntza ordaintzeko zehaztu badira, gutxienez hamar behiko azienda izanik.

Ardien eta ahuntzen kasuan, Gipuzkoako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritza-ustiategien titular edo titularkide izan beharko da, baldin eta nekazari izaera nagusia bete-tzen badute, eta 2021. urtean 100 edo gehiago ardi-eme ugaltzaile deklaratzen badituzte, edota ahuntzen kasuan 40 eme edo gehiago.

Sagardoaren esparruan, Gipuz-koako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazari-tza-ustiategien titularrek edo titularkideek jaso ahal izango dute onura, baldin eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintza Industrien Erregistroan alta emanda badaude sagardogin-tzarako eta frutetatik hartzitutako beste edari batzuk egiteko jardueran. Eskabideak, gainerako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztu beharko dira nahitaez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Dirulagun-tzen atarira sartu beharko da, sinadura elektroniko edota gako-eragilearekin, eta eskuragarri dagoen inprimakia bete.