AEK-k 80 ekitalditik gora egingo ditu igandean

Herri guztietan erakundearen mezua irakurtzeaz gain, bi abesti entzungo dira

24.03.2021 | 00:25

donostia – 80 ekitalditik gora egingo ditu AEK-k igande honetan Euskal Herri osoan zehar Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! dinamikaren baitan. Eguerdiko 12.00etan ordu erdiko ekitaldi xumeak egingo dira, unean uneko osasun neurrietara egokituta, eta helburua euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazara-tzea izango da.

Ekitaldien artean, AEK-ren mezua irakurtzeaz gain, giroa berotzeko, bi abesti entzungo dira herri guztietan: batetik, Euskal Herrian Euskaraz ezaguna, eta bestetik, egun horretarako propio sortutako Lekukoa mingaina bertso-rapa.

Bestalde, erakundeak atzo ohar baten bidez jakinarazi zuen diru-bilketa kanpainak zabalik jarrai-tzen duela webgunean, Korrika atzeratzeak eragindako zorpetzeari aurre egiten laguntzeko.