DONOSTIA - Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoera bide onean jarraitzen du. Azken 24 orduetan ez da aldaketarik izan eta zortzi egoiliarrek besterik ez dute COVID-19a gaur egun, Aldundiak jakinarazi duenez. Horietatik hiru Tolosako Iurreamendi zentrokoak dira, bi Donostiako Berminghamekoak eta besteak Irungo Gurutze Gorria, Donostiako Sanitas Miramon eta Arrasateko San Juan de Dios egoitzetakoak dira.

Azken astean 5.273 PCR proba egin dituzte adineko egoitzen egoiliarren artean. Abuztuaren 11an pandemiaren bigarren olatua hasi zenetik, 154 egoiliar hil dira Gipuzkoako zentroetan eta 668 adineko pertsonek lortu dute COVID-19a gainditzea.