DONOSTIA - Gipuzkoako Foru Aldundiak helarazitako azken datuen arabera, zortzi positibo berri atzeman dituzte lurraldeko adineko egoitzen egoiliarren artean azken bi egunetan. Gainera, Irungo Inmaculada zentroko adineko pertsona bat hil da COVID-19arekin eta Aretxabaletako Debagoiena egoitzako eta Irungo Gurutze Gorriko bi egoiliarrek gaixotasuna gainditzea lortu dute.

Atzemandako positibo berriei dagoienez, lau Gurutze Gorria egoitzakoak dira, hiru Inmaculadakoa eta azkena Zumaiako Otezuri zentrokoak dira. Gaur egun 53 dira Gipuzkoako adineko egoitzen sarean dauden positibo aktiboak, horietatik 25 Debagoienako zentrokoak. Ordiziako eta Eibarreko erreferentzia zentroetan dauden egoiliarrak 23 dira.

Azken astean 4.069 PCR proba egin dituzte Gipuzkoako egoiliarren artean. Abuztuaren 11an pandemiaren bigarren olatua hasi zenetik, 148 adineko pertsona hil dira lurraldeko zentroetan eta 603 egoiliar lortu dute sendatzea.