"Prekaritatea emendatzen ari da Lapurdiko kostaldean eta egoerak larritzen dira"

26.12.2020 | 00:29
Baiona.

"Hego Lapurdin 40 toki gehiago irekiko ditugu laster bertan ere laguntza ematea beharrezkoa baita". Hitzak Pantxika Ibarburu Atherbea elkartearen zuzendariarenak dira, eta badaki zertaz ari den, hamarnaka etxerik gabekoei laguntza ematen dietelako Baiona eta Miarritzen.

Etxerik gabekoei harrera egiteko arrisku maila neurtzen dutenez, haur batekin bakarrik bizi den emakume batek lehentasuna dauka ia beti osasuntsu dagoen eta txakur batekin bizi den gizon baten aurrean. Publiko guztiak lagundu ahal izateko txakurtegi bat eraikitzen ari dira Baionan. "Asko ez ziren guregana etortzen azpiegitura hau falta genuelako. Biltegia baino gehiago bergizarteratzeko tresna izatea nahi dugu abereen bidez ekimen oso interesgarriak egin direlako presondegietan edota tratu txarrak jasan dituzten emazteak laguntzeko", dio Pantxika Ibarburuk. Abereen bidez, loturak sor daitezke, jabeak ohartzen dira beren osasun egoera zertan den eta lehen urratsa izan liteke bizi berria hastea pentsatzeko.

"Pandemiarengatik egoera gero eta larriagoa da eta urtero 3.000 lagun gehiago datozenez hona prekaritatea ere asko emendatzen da". Izurriteak gogor kolpatu ditu Ipar Euskal Herriko biztanleak ere, hamarnaka gaixo eta hil eragiteaz gain Bigarren Mundu Gerratik ikusi ez zen krisi ekonomikoa piztu duelako. Gobernuak indarrean eman dituen bi hetsialdiengatik Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoko langileen ia erdiak behin behineko langabezian egon behar izan du eta beste askok diru- sarreren murrizketak jasan dituzte ezin izan baitituzte ohiko jarduerak egin, udan adibidez. Izan ere, bertako ostalari-tzak ateak hetsi ditu bost hilabetez eta lana urtarrilak 20 baizik ez lukete berriz hasiko osasun egoera hobetzen bada datozen asteetan.

Ipar Euskal Herriko elkarte humanitario guztien lana handitu da gero eta jende gehiago lagundu behar dutelako, hirietan zein barnealdeko baserri guneetan. Baionan, Arratseko mahaia elkarteak 100 bat apairu banatzen ditu gauero azaroa eta martxoa artean. "Badira 25 urte lanean ari garela, neguan zehar gero eta behartsu gehiago dator baina aurten lehen egunetik ohi baino jende gehiago agertu zaigu", dio Bernade-tte Eiheraxaharrek. Laguntza jaso-tzen dutenen artean dago Andde: "900 euroren erretiro saria baizik ez daukat, horrekin zaila da bizitzea".

Arratsaldero afariak prestatzen eta banatzen dituzte, eta horietako ba-tzuk Lauga Baionako kiroldegira eramaten dituzte, etxerik gabekoen harrera gunea ireki baitute negurako. Etxerik gabeko 45 lagun aterpe-tzen dituzte Laugan horien artean Denis 32 urteko sukaldaria: "Lanik ez daukat garai hauetan, senide eta lagunik ere ez. Lehen aldiz karrikan nago eta noski begi onez ikusten dudala horrelako laguntza izatea". Bertan, egunero hiru apairu bana-tzen zaizkie, dutxa bat har dezakete, ileak moztu eta baita PCR probak egiten dizkiete ere. Etxerik gabe direnek 115 plataformara deitu behar dute telefonoz, eta barne araudiak onar-tzen badituzte hitzarmena egiten zaie bertan egon ahal izateko. Lan egiten duenik badago ere aterpetzen dituztenen artean. "Batzuk langileak dira baina etxerik ez dute, eta egunero harrera gunetik lan egitera joaten dira", zehaztu du David Tollis Baionako udal zuzendariak.