DONOSTIA - Gipuzkoako adinekoen egoitzetako lau egoiliar hil dira azken 24 orduetan COVID-19arekin. Halaber, 13 positibo berri atzeman dituzte eta beste 13 egoiliarrek gaixotasuna gainditzea lortu dute. Pandemiaren bigarren olatua hasi zenetik, 71 egoiliar hil dira koronabirusaren eraginez eta 204ek lortu dute hura gainditzea lurraldeko adinekoen zentroetan.

Hain zuzen, hildakoak Donostiako Txara II, Alai Etxe, Lamourous eta Zumarragako Argixao egoitzetan izan dira. Bestetik, positibo berriak Donostiako Zorroaga (8), Andoaingo San Juan Bautista (2), Errenteriako Jesusen Bihotza (1), Eskoriatzako Jose Arana (1) eta Donostiako Alai Etxe (1) egoitzen egoiliarren artean atzeman dira.